Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
Kilometroak

Mundu zabal bat

Zurriola ikastetxearen deiari jarraituz,milaka eta milaka lagun bildu ziren atzo Donostian, Gipuzkoako ikastolen festan.
Ibilbidea txiki geratu zen beste behin, adin eta izaera ezberdinetako jende uholdearen ondorioz.

Joseba Imaz - Lunes, 5 de Octubre de 2009 - Actualizado a las 08:38h

lkarri eskutik emanda, 10.00ak aldera ttipi-ttapa zihoazen Xabier, Iker eta Ane. Zirkuitoa zabalduta zegoen ordurako. "Ama lanean utzi dugu eta goizean goiz etorri gara. Ea ibilbide osoa egiten dugun", azaldu zuen lehenak, Xabier Rodriguezek. Animotsu ageri zen oriotarra, "urteroko ohiturari jarraituz" Gipuzkoako ikastolen festara seme-alabekin iritsi berritan. "Txan magoa ikustera goaz", osatu zuen Iker txikiak, aurtengo ekitaldiko pegatina urdinxka paparrean zuela. "Agur!" oihu egin eta bosgarren gunerako bidea jarraitu zuten, kontent.

Xabier, Iker eta Anek bezalatsu, milaka lagunek erantzun zioten atzo Zurriola ikastolak botatako demari -(H)ireki(n) mundura- eta Donostiako Gros auzoko kale eta plazak jendez gainezka jarri zituzten, Kilometroak festaren 33. edizioan. Eguzkia lagun, hainbeste euskaltzale gerturatu ziren Gipuzkoako ikastolen jaialdira, eguneko zenbait unetan ibilbidea txiki geratu zela. Musika, jana, edana eta, batez ere, ondo pasa-tzeko aukera ederki aprobetxatu zuten guztiek, euskararen aldeko aldarria festarekin uztartuz.

Mundu zabal bat elkartu baitzen Kilometroetan. Zifrarik eman ez bazuten ere, "milaka eta milaka" lagun gerturatu ziren antolakuntzak jarritako 6,5 kilometroko ibilbidera. Zurriola hiribidea, adibidez, zabaldu egin behar izan zuten zenbait unetan, errepideko bi errail osorik hartuz.

Prestatutako sei guneetan zehar euskal gizartearen isla nabaritu zen: gazte, adineko, ume, makarra, pijo, iraultzaile, mendizale, kaletar, parrandero, domingero, bikote, familia, soltero, gipuzkoar, nafar, bizkaitar... Jende ugari euskaraz mintzo bazen ere, gaztelania erruz entzuten zen. Frantsesa ere bai noizean behin.

Bozgorailuek Bide Ertzean taldearen abesti bat jartzen zuten bitartean, kontu-kontari zihoan Agurtzane Miranda, Maite Lasa, Carlos Luengo eta Maite Torresek osaturiko lagun taldea. "Grosekoak gara!" esan zuen Agurtzanek. Ikastolako gurasoak izaki, arratsaldean antolakuntza lanetan jardutea suertatu zi-tzaien. Goiza aprobetxatu behar, beraz. "Merezi du festaz gozatu eta, bide batez, proiektu berri honi laguntza ematea", aldarrikatu zuten. Kilometroetan bildutako diru-laguntza hori zentro berri bat eraikitzera bideratuko du Zurriola ikastolak. Izan ere, Barandiaran Lizeoarekin bat egin ondoren, hezkuntza eskaintza osoa Gros auzora pasatu nahi dute ikastetxeko arduradunek.

Goiza aurrera joan ahala, txosna, jantoki eta edaritegiak jendez gainezka zeuden eguerdi parterako. Gune horietako batean elkartu ziren Nahikari, Goizargi, Ekhiñe eta Edurne altsasuarrak, gogoko kontzertua noiz hasiko. "Betagarri, Kauta eta Asgarth taldeak entzun nahi ditugu", erabaki zuten, ikastolako gunean egitarauari begira.

Handik ez oso urrun, Manteoko gunean, graffiti tailerra eskaini zien haur batzuei Unai Fernandez donostiarrak. "Ondo dago kultura urbanoak ere bere txokoa izatea Kilometroetan", azpimarratu zuen. Eusko labeldun produktuak eskaintzen zituzten txosnak jendez gainezka zeuden graffitien zona berean.

ingurumena zaintzen
Garraio publikoa

Jendetza handiena, baina, Sagueseko zabalgunean bildu zen. Zenbait gaztetxo kuadrilek edanari eman zioten eta kale-zurrutean elkartu ziren, Ondo pasa, baina pasatu gabe zioten kartelei jaramonik egin gabe. Beroaren eraginez, gainera, lipotimiaren bat edo beste artatu behar izan zuten ibilbidean banatutako sorosleek.

Ingurumenarekiko errespetua ere nabaritu zen Kilometroetan. Batetik, edalontzi berrerabilgarriak banatu zituen antolakuntzak; bestetik, garbitzaileak paratu zituzten ibilbide osoan zehar. Lan horrek guztiak ibilbidea nahiko txukun mantendu zuen.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos Curiosas: Prohibido ahcer aguas menores

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

El jugador número 12

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad