Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
Zirrikituetatik begira

Iruña-Veleia gehiago

Rikardo Arregi - Miércoles, 14 de Octubre de 2009 - Actualizado a las 08:55h

Galería Noticia

GAUZA batzuk agertzen zaizkigu behin bizitzan, modu okerrean gainera, baina betiko geldi-tzen dira gurekin, gustatu ala ez gustatu, modu oker horretan. Kasu horietan hobe dugu gehiegi ez kexatzea eta ohitura, edo egonarria, edo ataraxia (greziarrek esaten zuten bezala) landu lehenbailehen, etsipen gorrienean ez erortzeko. Milaka adibide jarri ahal dut, baina orain Iruña-Veleiakoa dut buruan. Grafitoen aurkikuntza plazara atera zen unetik ez dugu bakerik izan. Grafitoak gurekin egongo dira heriotzaren ordura arte. Erraza zirudien pentsatzea afera laster argituko zela, iritziak alde batera utzi eta froga zientifikoetan oinarritutako hipotesi sendoak, hau da, egiak, beste froga zientifikoek kontrakoa demostratu arte, izango genituela hizpide. Ez da horrela gertatu. Grafitoak faltsuak direla nahikoa argi gelditu den arren, batzuek uste dute egiazkoak direla. Uste, bai, uste. Iritzia metodo zientifikoaren gainetik jarri da. Irizpide arrazionalen gainetik bihotzaren saltsa emozionala nahiago dute batzuek.

Orain dela gutxi sortu da Gasteizen grafitoen aldeko plataforma bat; froga zientifiko gehiago eskatzen dute, bai, baina oinarrian grafitoen egiazkotasunaren aldeko mugimendua da. Haserretuko dira nirekin hau irakurtzen badute, baina argi dago ez direla konformatzen lan arkeologiko sakonak eskatzen duen metodo geldo, aspergarri eta nekosoarekin. Sentimendua nagusitzen zaie. Niri gustatuko litzaidake grafitoak egiazkoak izatea, jakina, baina errealitatea egoskorra da. Gabriel Arestiren poema baten zati bat etorri zitzaidan gogora plataformaren manifestua irakurri nuenean: "nahiago nuke/ iberiar eskrituran/ eskribitu,/ nahiago nioke/ grekotik/ hartu dugun/ teknik hitz bakoitzari/ euskal hitz egoki bat/ kausitu,/ eztadin honela/ nirekin hasarra/ inor,/ eztezan inork/ nigan/ euskeraren kontrako gorrotorik/ bila.." Grafitorik gabe bizi gaitezke, grafitorik gabe bizi izan gara, Arestik grafitorik gabe idatzi zien, gaur egun, plataformako lagunok, grafitorik gabe mila liburu dugu euskaraz irakurtzeko.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos Curiosas: Prohibido ahcer aguas menores

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

El jugador número 12

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad