Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
20/10/2009 - Pili Kaltzada
EGUNOTAKO hotzarekin, minutu batetik gora behar izaten dut autoa martxan ipintzeko. Huskeria, nolanahi ere. Zeren eta, zer da minutu bat? Ezertxo ere ez. Edo bai. Nire autoak erantzuteko behar duen minutu horretan, hamar ume hil egingo dira munduan. Beste horrenbeste gertatuko da goizean hartuko duzun autobusera igo eta martxan jarri bitartean. Kafea eskatu eta azukrea nahasteko behar duzun denboran, berdin-berdin. Eta baita [...]
19/10/2009 - Zirrikituetatik begira - Josu Torre
ZELAKO zortea duen New Yorkek , Bilbaok bezala, metroa izateaz. Bezte gabe haren atari edo aho baten lagunekin geratzeko kasurako, "42. karrikak zazpigarren etorbidearekin bat egiten duen izkinan dagoen metroahoan, 11tan". Bizkaiko hirian ezezik Ondarrun sortutako gazte honek Atlantiko itsasoa hegan zeharkatu zuen 20. mendeko hirirk karismatiko eta modernoenean jendaurrean eta kategoriko eszenatokietan bere poemak errezitatzen [...]
18/10/2009 - Zirrikituetatik begira - Goizalde Landabaso
DIBORTZIOATU berri naiz. Orain arteko internet-bikotea utzi eta beste (ustez) hobeago baten besoetara bota dut neure burua. Leialtasun falta egotz diezadakezu, baina nik horixe bera egotz diezaioket orain arteko internet-bikoteari. Gu ilusionatzen gara (maitemintzen gara esatea lar irudi-tzen zait) konpainia handi batek saltzen dizkigun promesekin; baina laster jabetzen gara: Konpainia handiak behar gaitu baina ez guk bera [...]
17/10/2009 - Zirrikituetatik begira - Juanjo Olasagarre
Euskal idazleok modernoak izanez gerotan Audientzia Nazionalean bukatuko genuke, Arnaldo Otegik, Rufi Etxeberriak eta abarrek bukatu duten bezala, eta dirudienez hemendik aurrera egiten dutena eginda bukatuko duten bezala. Idazleok, Kirmen Uribek bezala oraina arrakastaz populatzeaz gain, etorkizuna konkistatu nahi dugu eta horretarako, orain arte behintzat, zure komunitate etnikotik sortutako estatuko hiritar izatea baino [...]
16/10/2009 - Zirrikituetatik begira - Karmele Jaio
SEXUAREN plazera deskubritu duela aitortu dit Ainhoak, bere hogeita hamabosgarren urtebetetze egunean. Ez pentsa Ainhoak ez duela orain arte sexu-harremanik izan. Nik ezagutu dizkiot bi nobio formal behintzat eta herriko jaietako hainbat amodio-kontu. Baina, erdi irribarrea erautsiz esan didanez, gaur arte ez du jakin zer den plazera, benetakoa. Eta nik susmatzen dut bere deskubrimendua ez dela hainbeste bere azken bi amoranteen [...]
15/10/2009 - Zirrikituetatik begira - Josu Torre
LAU minutu t"erdi batak eta lau eta laurden besteak. Pentsakor, serio, lurrari begira, aurrean mikrofonoa eta haratago sei bat kamera eta ia mila lagun. Ixiltasuna, urduritsun ezkutua eta gordea eszenatokian eta entzulegoan, eztul txiki disimulatua euliaren hegakada entzun zezaketen giroan. Ba doa! Bederatzi puntokora. Amorantea hil zaio edo doilorkeriz adarrak jantzi dizkio, amagana babes eta parka eske. Ia bost minutu [...]
14/10/2009 - Zirrikituetatik begira - Rikardo Arregi
GAUZA batzuk agertzen zaizkigu behin bizitzan, modu okerrean gainera, baina betiko geldi-tzen dira gurekin, gustatu ala ez gustatu, modu oker horretan. Kasu horietan hobe dugu gehiegi ez kexatzea eta ohitura, edo egonarria, edo ataraxia (greziarrek esaten zuten bezala) landu lehenbailehen, etsipen gorrienean ez erortzeko. Milaka adibide jarri ahal dut, baina orain Iruña-Veleiakoa dut buruan. Grafitoen aurkikuntza plazara [...]
Publicidad
ColumnistasInfórmate más sobre...
13:09
12:47
12:42
12:44
12:40
Publicidad