Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
Zirrikituetatik begira

Sei segundo

Pili Kaltzada - Martes, 20 de Octubre de 2009 - Actualizado a las 07:25h

EGUNOTAKO hotzarekin, minutu batetik gora behar izaten dut autoa martxan ipintzeko. Huskeria, nolanahi ere. Zeren eta, zer da minutu bat? Ezertxo ere ez. Edo bai. Nire autoak erantzuteko behar duen minutu horretan, hamar ume hil egingo dira munduan. Beste horrenbeste gertatuko da goizean hartuko duzun autobusera igo eta martxan jarri bitartean. Kafea eskatu eta azukrea nahasteko behar duzun denboran, berdin-berdin. Eta baita zutabe honen bigarren paragrafora iristeko behar duzun denbora-tartean ere.

Action Aid izeneko erakundeak eman du datua, eta zertan ez sinisturik ez daukat. Munduan mila milioi lagun gosetu omen daude gaur egun, eta kopuru hori haziz joan da gosearen egoerari kontu hartzen hasi zitzaionez geroztik. 2005. urtetik hona ehuneko hogei handitu da kopuru hori. Lehen baino gose gehiago dago gaur egun munduan; inoiz baino gose handi, ikaragarri eta zabalago. (Honaino iristean hamar haur hil egin dira, irakurtzen hasi zaren unean bizirik zeudenak).

Harrigarri gertatu izan zaizkit beti era honetako zenbaki biribilak, zelan kalkulatzen dituzten ez baitakit. Txitean-pitean ezagutarazten dizkigute horrelakoak, baina hori gutxienekoa da kalkuluaren nolakotasuna: datuen zehaztasuna gora-behera, asko dira, gehiegi, ustez aurreratua den mundu honetan goseak diren herritarrak.

Nire facebook-eko auzoan bizi den adiskide batek galdetu zuen bere horman joan den domekan: "noiz egingo dugu basakeria hau salatzeko manifestazio handi bat?". Protesta egitea merezi duela pentsatu dut, baina ez daukat batere garbi noren kontra altxatuko genukeen geure ahotsa. Laguntzarik askatzen ez duten gobernuen aurka? Bai noski. Elikagaien ordez armak esportatzen dituzten enpresen kontra? Jakina. Eta automobila axolagabe pizten dugunon aurka? Geure erosotasuna ezbaian jartzen ez dugunon aurka? Geure garapenaren bestalde den gose barkaezina geldiarazteko ezertxo ere egiten ez dugunon kontra?

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Comentar sin registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...

Código de seguridad

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad

Publicidad

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador
 


Twitter-noticiasbizkai
Twitter Athletic