Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
euskal konfederazioko
eta seaskako kideek deitutako ekimena Mail Chaho plazatik abiatuko da 17.00etan
joseba imaz - Jueves, 22 de Octubre de 2009 - Actualizado a las 07:11h
votos
comentarios
Vista:
donostia. Ipar Euskal Herriko euskaltzaleek hitzordua dute etzi, larunbata, Baionan. Euskal Konfederazioak deitutako manifestazio batek euskararen ofizialtasuna eta hizkuntza garatzeko lege marko baten beharra aldarrikatuko baitu Lapurdiko hiriburuko karriketan. Kontseiluaren babesaz gain, hamaika alderdi politiko, sindikatu, hautetsi eta elkarteren atxikimendua jaso du dagoeneko deialdiak.
"Euskara toleratua da Frantziako Estatuan, baina ez dauka inongo balio legalik", azaldu du Hur Gorostiagak, Euskal Konfederazioko kideak eta Seaskako zuzendariak. Izan ere, hizkuntza gutxituak "ondare kultural" bezala onartzen ditu frantziar Konstituzioak, iaz egindako erreforma baten ondotik. Baina "bizitzako arlo guztietan" hizkuntza garatze aldera, lege bat sortzea "ezinbestekoa" dela gogorarazi du Gorostiagak.
Horixe da, hain justu, Deiadar izenpean antolatu duten mobilizazioko aldarrikapen nagusietako bat. 2009rako hizkuntza gutxituei buruzko lege bat sortuko zuela iragarri zuen Gobernu frantsesak legealdi hasieran. Aurreikuspen horiek, baina, izoztuta dauden susmoa dauka Euskal Konfederazioak; izan ere, oraingoz lege-proiekturik ez dagoela jakinarazi zien joan den astean Kultura Ministerioko arduradun batek.
"Egoera honek are eta garrantzi tsuagoa egiten du larunbateko protesta", adierazi du Hur Gorostiagak. Frantziako Gobernuaren gainean presioa egiteaz gain, Iparraldeko agintariengan ere eragin nahi dute antolatzaileek
okzitanoa Baita ere, larunbatean bertan, okzitanoaren aldeko martxa bat egingo dute Carcassonne hirian. "Hizkuntza gutxituak ondare kultural bezala onartzen gaituzte. Zer esan nahi du horrek, museo bateko beira baten atzean nahi gaituztela? Espero dugu horrela ez izatea", azaldu du Konfederazioko bozeramaileak. Manifestazioa Mail Chaho Pelletier plazatik abiatuko da, 17.00etan.
Publicidad

Gracias por su comentario
¡Hecho!

Recibirás un e-mail para confirmar tu registro.
Enseguida te devolvemos a la página en la que estabas donde verás tu comentario publicado
Publicidad
Publicidad
El Athletic remonta en una briosa segunda parte (2-1)
El Athletic ha tenido que dar la vuelta en el marcador al gol conseguido por Rubén Micael al final de la primera parte. Etxeberria primero y Llorente después han completado la remontada rojiblanca.
15:48
15:31
15:23
15:06
14:55
![]()
![]()
![]()