Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
ezin hobeto amaitu txapelketako lehen fasea: amuriza, paia, martin eta enbeita, "mendian" aurrera
ander egiluz - Domingo, 25 de Octubre de 2009 - Actualizado a las 08:10h
votos
comentarios
bilbao. Txapelketa Nagusiko azken final laurdenaz gozatu zuten atzo Laudiora hurbildutakoek. Eta ondo gozatu ere. Azken saioak sailkapen orokorrean ekarriko zituen mugimenduek magnetismoz bete zuten Arabako herria. Ez ziren izan, gainera, edozelako bertsolariak oholtzaratu zirenak: aspaldi egurra ematen ari ziren Amuriza eta Xamoa gazteak alde batetik eta, bestalde, inolako aurkezpenik behar ez duten Enbeita, Paia, Martin eta Izagirre; taldetan banatzea zilegi baldin bada. Ezin ahaztu ere erdiak bizkaitarrak zirela eta beste erdiak gipuzkoarrak.
Mukuru zegoen Lamuza Granja Kiroldegia, 800 lagun inguruz betea. Giroa ederra zen, bertso saio on baten esperoan zeuden zaleei esker. Eta bertsolariek ez zuten kale egin. Saio orekatua izan zen orohar, beheranzko momentu argirik bakoa, bai ordea, momentu bereziki on azpimarragarriez zipriztindua. Kartzela izan zen horietako bat; orain arteko saioetan diferentzia markatu izan duen ariketan barnean zeukaten onena bota zuten seirek. Bertsozaleek txalo zaparradez eskertu zieten esfortzu ederra.
Hamarreko Txikia izan zen zaletuei eta epaileei gozarazi zien beste ariketa azpimarragarria. Era berezian saioko lehenengo bi klasifikatuen bertsoaldia: Amuriza eta Paiarena, esan gura da. Hiru bikoteetatik azkenak, hurrengoa izan zuen gaia: "Zuk Miren bost urte daramatzazu zahar-etxe batean bizi-tzen, Fredik gaur du lehen eguna, eta zure gela berean jarri dute". Bertsolari askok beraien burua egoera irreal batetan jarrita gustura kantatzen dutelaren adibide, bi orduetako txalo zaparrada ikaragarriena jaso zuten biek ala biek. Ahaztea kostatuko den bertsoaldietako bat sortu zuten duda barik. Bien artean 300 puntu lortzetik oso gertu lotu ziren, gogoangarria benetan.
Puntua izan zen zoritxarrez erabakigarria saioko azken bientzat. Izagirrek eta Xamoak, ariketa epela egin zuten eta horrek beherakada nabarmena eragin zien puntuaketan. Bertsoaldi orekatua egitea izan ohi da klabea honelakoetan, behin laprast eginda zaila izaten baita gainontzekoen erritmoari berriro heltzea.
Seigarren saio honekin amaitu egin da Txapelketako lehen fasea, beraz, eta hurrengo asteburuan izango dute bertsolariek lehen atsedenaldia. Final erdietako geltokian Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Jon Maia igoko dira trenera. Atrakzio honetan, saioak aurrera egin ahala gora doa maila ere. Bejondeigula!
1. Miren Amuriza 655,5
2. Fredi Paia 649
3. Jon Martin 639
4. Onintza Enbeita 632,5
5. Arkaitza Oiartzabal "Xamoa" 601
6. Iñigo Izagirre 596
. Arkaitz Estiballes 661
2. Uxue Alberdi 660
3. Aitor Sarriegi 657
4. Fredi Paia 649
5. Xabier Paya 644,5
6. Iñaki Gurrutxaga 642,5
7. Julio Soto 639,5
8. Jon Martin 639
9. Maddalen Arzallus 636,5
10. Ainhoa Agirreazaldegi 634
11. Onintza Enbeita 632,5
* Saioetako lehenengoak zuzenean daude klasifikatuak
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
21:46
21:28
21:08
20:56
20:40