Publicidad
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Miércoles, 18 de Noviembre de 2009 - Actualizado a las 18:27h
votos
comentarios
Getxoko Komiki Azokaren zortzigarren edizioa izango da azaroaren 27tik 29ra arte. Hiru egunetan zehar Areetako Geltokia plaza biñetaren munduko topagune bilakatuko da eta bertan, salmenta postuez gain, hainbat ekitaldi egingo dira. Iaz bezala, aurten ere mangaren munduak leku propioa izango du Santa Eugenia plazan. Zenbait postu egongo dira bertan eta ekitaldi anitz izango dira ekialdeko komikiaren inguruan.
Antolatzaileek adierazi dutenez, guztira, 100 saltoki baino gehiago egongo dira bi lekuetan. Bertan komiki-dendak, liburu-denda espezializatuak, aldizkariak, fanzineak, argitaletxeak eta bederatzigarren arteari loturiko zenbait sektore egongo dira.
Bestalde, ohikoa denez, nazioarteko egileak izango dira azokan, eta hitzaldietan, aurkezpenetan eta sinatze-txandetan parte hartuko dute. Aurtengo azokan David Lloyd, Dave McKean, Mark Buckingham eta Paco Roca egileak egongo dira, besteak beste. Halaber, aurten Purita Campos, "Esther y su mundo" komiki ospetsuaren marrazkilaria, eta Juan Carlos Eguillor euskal ilustratzailea ere izango dira Getxon, aurtengo omenaldien protagonistak izango baitira.
Ohikoa denez, erakusketa garrantzitsuak izango dira azokan, eta zortzigarren ekitaldi honetan egile ospetsuen lanaren inguruko erakusketak egongo dira. Horrela, Areetako Geltokia plazako karpan omenaldia jasoko duten artisten atzera begirako erakusketak egongo dira ikusgai.
Halaber, Paco Rocaren eta Jack Mircalaren lanak egongo dira ikusgai eta Injuve 2009 Komiki eta Ilustrazio erakusketa eta "Plutón BRBN.E.RO" telesaioan oinarritutako komikiaren erakusketa ere izango dira. Azkenik, Euskal Ilustratzaileen Elkarte Profesionalaren eskutik "El Balanzín" aldizkariaren erakusketa egongo da. Halaber, elkarte horren egileek beren lanak erakutsiko dituzte Getxoko zenbati aretoetan.
Argitaletxeen eta egileen nobedadeen aurkezpenak ez dira faltako azokan, ezta hitzaldi eta mahai-inguruak ere, egunero izango baitira ekitaldi aretoan, baita emanaldiak ere, asko zikloetan bilduta. Izan multimediako lanak, izan animazioak, laburmetraiak, dokumentalak edo animeak, ikusleek komiki munduarekin loturiko zineaz gozatzeko aukera izango dute.
Azkenik, Manga Guneari dagokionez, jarduera egitarau anitza egongo da. Bertan, lehiaketak, tailerrak (manga marrazketa eta Japoniako kaligrafia), mahai-inguruak eta beste ekitaldi asko izango dira Bizkaiko zenbait manga elkarteren eskutik.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
20:06
19:48
19:31
19:20
19:04