Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
Behatokia: Joseba Agirretxea Urresti

EAJ-PNV eta abortuaren lege berria

Sufrimenduari ezin zaiola sufrimendu gehiago areagotu premisatik abiatuta, Euzko Alderdi Jeltzaleak abortuaren lege berria hobetzeko zuzenketak aurkeztu ditu Diputatuen Kongresuan, ezer inprobisatu gabe ezta ezeren truke ere

Joseba Agirretxea Urresti, * EAJ/PNVko diputatua Madrileko Kongresuan - Martes, 24 de Noviembre de 2009 - Actualizado a las 07:33h.

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Guk ez dugu abortatzearen aldeko jarrera azalduko duen lege bat nahi, abortua erregulatuko duen lege bat baizik

AZKEN aldi honetan ugariak dira haurdunaldia borondatez etetzeari buruzko legearen aurkezpena dela eta Euzko Alderdi Jeltzaleak hartu duen jarrerari buruz adierazitakoak. Beti ere, edo gehien bat behintzat, legearen kontra azaldu diren sektore eta taldeetatik etorri dira adierazpenok. Gehienetan EAJren jarrera kritikatzeko, salatzeko eta baita madarikatzeko ere. Denetarik izan da. Guzti honen aurrean, eta jakinik aste honetan bertan Madrileko Diputatuen Kongresuko Plenoaren aurrean EAJren jarrera aurkeztu eta ordezkatzea dagokidala, zentzuzkoa deritzot zenbait puntu argitu eta azaltzea.

Lehenik eta behin esan behar, EAJk ez duela ezer inprobisatu, ezta ere ezeren truke erabakirik itsumustuan hartu, horrelakorik esan den arren. Gogoeta sakon eta arrazoitu baten ondorioz, gizarteak bere gain duen arazo larri baten aurrean jarrera bat aurkeztu du, inolaz ere begiak itxita edo bizkarra emanda konponduko ez den arazoa. Dudarik gabe abortoaren atzean edo jatorrian dagoen arazo nagusia, nahigabeko haurdunaldiak dira, batez ere gazte eta nerabe jendean. Abortoa ekiditeko biderik zuzenena, haurdunaldi horiek ekiditzea da, eta hori sexu hezkuntza eta heziketa afektibo arduratsuan eta erantzukizun elkarbanatuan oinarritzen da. Baina kasu bakoitza ezberdina eta trukaezina da. Emakume bakoitzak, arazoak arazo, haurdunaldia etetea erabakitzen badu, dudarik gabe, porrot baten adierazpena isla-tzen du. Horregatik, sufrimenduari ezin zaio sufrimendu gehiago areagotu. Eta noski gaur egun indarrean dagoen legeak, iruzurrerako zuloa zabaltzeaz gain, babesgabetasun juridikoan uzten ditu sarri askotan, emakumeak zein medikuak. Eta hori ez da ez legezko, ez bidezko XXI. Mendeko mendebaldeko gizartean.

Gure alderdiak, bere jatorri kristau eta humanistan oinarrituta, baina era berean edozein alderdi politikok izan behar duen askatasunetik, argi dauka abortua inoiz ez dela desio den zerbait, gurata bilatu ez den haurdunaldi bati ematen zaion bukaera latz eta tamalgarria baizik. Baina tamalgarria den ein berean, errealitate ere ba da: abortuak egon, daude. Batzuk -gaur eguneko- legediaren baitan, eta beste asko, legez kanpo. Eta debekuak ez du abortoen kopurua jetsi. Hau ez da iritzi bat, datuak dira.

Horregatik, alderdi politikooi dagokigu guztiontzat baliagarri diren legeak egitea. Guk aborturik ez dugu nahi, baina legea behar dugu. Horrela laburbildu genezake EAJren jarrera. Zeren legea berritzearen aurka azaltzen diren asko eta askok argudiatzen dituzten arrazoien arabera -erabat errespetagarriak guztiak-, gaur egun indarrean dagoen legea bera ere ezingo lukete onartu. Beraz zergatik ez da indargabetu hogeitabost urtetan indarrean egon dena? Adibidez alderdi popularraren gehiengo absolutuko legealdian? Hipokresia ugari dago gai serio honen aurrean.

Dena den, Espainiako Gobernuak aurkeztu duen Lege Proiektuak ez du gure ustez beharrezkoak liratekeen elementu guztiak barneratzen, adibidez, Medikuen Kontzien-tzi Objekziorako eskubidea. Eskubide hau legean bertan adierazi behar den oinarri tinko bat da. Edozein mediku, bere kontzien-tziaren erantzukizunean, ez bada interben-tzio hori egiteko gai sentitzen, horretarako aukera eta eskubidea izan behar du. Hala ere, eta EBBren txostenean azaltzen den bezela, " kontzientzi objekzio supostu bakoitzaren aurrean erabiltzaileari eman beharreko arreta bermatu beharra dago, azken honek bere eskubideak bermatuta izan ditzan".

EAJk gizakiaren duintasuna, eta kon-tzientzi askatasuna gauza guztien aurretik lehenesten ditu. Horregatik ezingo digu inork honen inguruan irakasgairik eman. Ehun urtetik gorako historiak argi uzten baitu zein izan den alderdi honen ibilbidea. Beraz ez ditezela etorri, batez ere inoiz EAJkoak izan ez direnak, gure alderdiak zer izan behar duen lezioak ematera.

Ez gara denbora eta lekutik at bizi. Gure inguruan, Europako herrialde aurreratuenetan ematen diren lege eta proposamenak ikusi besterik ez dago. Besteak beste kon-tzientzi eta sinesmenen esparru pribatuak inoiz ezin duelako mugatu denentzat baliagarri izan behar den legedia. Eta iruditzen zait hau dela arazo guzti honen muina, nola eman errespetuaren eta askatasunaren arteko oreka. Baina tranpetan erori gabe. Abortuaren inguruko eztabaida ez da gaur sortu, ezta legedia bera ere, baina badirudi hala dela. Orain hogeitabost urte eman zen lehen urratsa, eta gaur egun, lege horren zuloa ikusita, aldatzea erabaki da, abortu kopurua jetsi dadin, eta azken finean horren beharrean aurkitzen den emakumeak, babes eta berme guztiak izan ditzan, legeak agin-tzen duen epe eta baldintzetan. Besterik ez.

Azkenik esan behar, guk ez dugula aborta-tzearen aldeko jarrera azalduko duen lege bat nahi, abortua erregulatuko duen lege bat baizik. Horregatik garrantzi handia ematen diogu, haurdun dagoen emakumeak informazio guztia zehatz mehatz izan dezan, distortsiorik gabe. Bai bere haurdunaldirekin aurrera jarraitzeko, edota zoritxarrez etetea erabaki ezkero, hala egin ahal izateko.

Abortuarekin ezin da jolastu: ez kriminalizatu, ezta fribolizatu. Espero dezagun lege berriak bere helburua betetzeko balio dezala, lehenik eta behin desio ez denean haurdun ez geratzeko, eta azkenik abortuak ere gutxitzeko. Hori da gure nahia.

votos comentarios

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Herramientas de Contenido

Publicidad

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Comentar sin registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...

Código de seguridad

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad