Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Adarrots taldea 2004. urtean sortu zen Bizkaiko ezkerraldean. Mendebaleko IV. maketa lehiaketa irabazi eta gero, euskal folka besarka tzen duen zazpikoteak 'Haizekadak' diskoa aurkeztu du Durangoko Azokan, sentimendu eta emozioz jositako euren lehendabiziko lana
yuri alvarez - Lunes, 7 de Diciembre de 2009 - Actualizado a las 07:14h
votos
comentarios
Vista:
durango. Iñigo, Rosa, John, Sendoa, Bingen, Toño eta Iñigo, Adarrots taldeko musikariak, euskal folkak eskaintzen dituen soinu aberats eta sentikorrak Euskal Herrira gerturatzeko lanean dihardute.
Nori bururatu zitzaion taldeari Adarrots izena jartzea?
Adarra eta hotsarekin zerikusia zeukan izen bat bilatzen genuen eta jendeari galdetzen hasi ginen zer nolako izena gustatuko li tzaieken. Izen pila bat bota zituzten eta azkenean Adarrots izena egokiena zela iruditu zitzaigun.
Nola definituko zenukete buru tzen duzuen musikaren estiloa?
Askotan esaten digute gure abestietan folk irlandarren ukituak nabaritzen dituztela. Guk ez dugu horrela ikusten. Hobeto definituko lukeen estiloa euskaraz abestutako euskal folka izango litzateke.
Bretainia, Galizia eta Asturias dira musika zeltarra mantentzen duten komunitate nagusiak. Euskal Herrira musika estilo hau gerturatzea zuen helburuen artean dago?
Bai, ideia hori da. Euskal Herrian oso festibal gutxi egiten dira. Kantabria edo Galizia aldean ordea, festibal asko eta oso garrantzi tsuak egiten dira. Dena den, gure ideia leku guztietatik ibiltzea da, bai Euskal Herrian eta bai Euskal Herritik kanpo ere.
Abestien doinuak eta letrak sor tzerakoan, atzerriko taldeetan oinarritzen zarete?
Denetarik entzuten dugu. Influen tzia desberdinak agertzen dira gure taldeen barruan, mundu musikal desberdinetatik gatoz. Bakoitzak bere influentziak ditu. Batzuk musika klasikotik gatoz beste batzuk musika herrikoiatik, baina orokorrean denetatik en tzuten dugu. Azken finean bilatzen duguna pixka bat fusionatzea da, estilo desberdinetako musika sortuz.
Adarrotsek erderaz abestuko balu, arrakasta gehiago izango lukeela uste duzue?
Gehienok ezkerraldekoak gara eta bertan euskarak duen egoera ez da batere ona. Musikaren munduan horrelako musika egiten zuten talde gutxi zeudela ikusten genuen eta aukera ona izango litzatekeela bai guretzat eta bai euskarari inpultso bat emateko pentsatu genuen. Musikaren alorrean euskarak duen merkatua oso handia izan daitekeela uste dugu.
Zelan ikusten duzue pertsona batek zuen diska ordu erdian deskarga tzeko aukera izateak?
Gaur egun musika deskargatzea normala dela uste dugu. Jartzen dituzten prezioak nahiko garestiak dira eta askoz errazagoa da etxean ordenagailu batekin musika deskargatzea, diskoa erostea baino. Dena den, gure ustez diska bat kaleratzea musika hutsa baino zerbait gehiago da. Proiektu handi bat da, libreto bat sentimenduak, idazkiak... Abantailak eta desabantailak ditu musika deskargatzeak, gu behintzat erromantikoagoak gara eta nahiago dugu diska originalak erostea.
Zer suposatzen du Adarrotsen- tzat bere lehenengo diskoa Durangoko Azokan aurkezteak?
Kriston aukera suposatzen du guretzat. Iaz, ikusle moduan etor-tzen ginen azokara, ez genuen inoiz pentsatu honelako aukerarik izango genuenik. Mendebalak esan zigunean aukera izango genuela gure lehenengo diska Durangoko Azokan aurkezteko sekulako ilusioa egin zigun, oso eskaparate polita da gure moduko taldeentzat.
Zuen lehenengo lanari "Haizekadak" izena jarri diozue, zer aurkituko dugu disko honetan?
Haizekadak diskoa hamabi kanta ezberdin ditu. Beraien artean ez dago lotura handirik, taldean bertan gauza desbardinak gertatu zi-tzaizkigulako. Haizearekin lotu nahi izan dugu, haizeak ekartzen dituen moduan eramaten dituelako gauzak. Bakoitza istorio ezberdin bat da, batzuk alaiak beste batzuk tristeagoak, beste batzuk lasaiagoak... diskoa erosten dutenek denetarik aurkituko dute, hori bai euskaraz.
Arazoak aurkitu duzuez diska kaleratzeko?
Hasiera batean arazo ugari izan genituen. Gure taldekidea Carlos hil zitzaigunean hainbat arazo izan genituen baina azkenean, gogor lan egin eta gero, diska hau aurrera ateratzea lortu dugu.
Mendebaleko IV. maketa lehiaketa irabazi eta gero, zeintzuk dira etorkizuneko proiektuak?
Formazioa eginda dugu dagoeneko. Momentu honetan zuzenekoa prestatzen gabilz eta martxoaren hasieran, dena ondo joan ezgero kontzertuak emoten hasiko gara.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
13:37
13:07
13:01
12:59
12:45