Publicidad
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
EUROPA PRESS - Miércoles, 9 de Diciembre de 2009 - Actualizado a las 12:36h
votos
comentarios
Getxoko Udalak 15.000 euroko inbertsioa onartu du herriko ikastetxe publikoetan, ikastoletan eta helduen hezkuntzako taldeetan hezkuntza-jarduerak sustatzeko, Udal getxotarreko iturriek gaur jakinarazi dutenez.
BILBAO. Horrela, Andra Mari, Juan Bautista Zabala, Larrañazubi, San Ignacio, Zubilleta eta Romo herri ikastetxeei, Gobela eta Geroa ikastolei eta helduen hezkuntza iraunkorreko ikastetxe publikoari 7.627 euroko diru-laguntza emango zaie liburutegiak, eskulanak, kirol gaiak eta eskolaz kanpoko jarduerak eta osagarriak bete ahal izateko.
Zubileta eta Romo ikastetxe publikoek eta Julio Caro Baroja eta Artaza-Romo institutuek 3.000 euro jasoko dute, diru-laguntza gisara, ikasgela iraunkorretako jardueretarako.
Halaber, 2.818 euro izango dira "Adibidez" aldizkariaren 12. alea argitaratzeko eta eskolaz kanpoko liburutegi-programen barnean irakurtzea sustatzeko dauden jarduerentzat, Zubileta, Larrañazubi, Juan Bautista Zabala, Romo, Andra Mari, San Ignazio eta Geroan. Azkenik, Mugabarik eta ECCA Romo elkarteek 1.602 euroko diru-laguntza jasoko dute gurasoen eskoletako ekimenak egiteko.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
13:37
13:07
13:01
12:59
12:45