Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
EP - Miércoles, 9 de Diciembre de 2009 - Actualizado a las 16:57h
votos
comentarios
El Metro de Bilbao. (Foto: Pablo Viñas)
Vista:
BILBAO. Metro Bilbaok zerbitzua hobetzeko urratsak ematen jarraitzen du, eta hurrengoa aurrerantzean abenduko ostiral batzuetan gau osoko zerbitzua jartzea izango da, eta aurten, abenduaren 11n eta 18an metroa zabalik egongo da gau osoan. 100 langile ingururi esker, geltokiak zabalik egongo dira eta tren bat ibiliko da enborrean (Etxebarri-San Inazio) 15 minututik behin eta 30 minututik behin adar
bietan, noranzko bietan.
Zerbitzu honekin egun horietan sortzen den garraio eskaria ase nahi da, enpresen bilerak eta Gabonetako afariak egiteko egun horiek hautatu ohi baitira. Guztira, 30.000 pertsonek erabili dezakete zerbitzu hori, Metro Bilbaoren kalkuluen arabera.
Metropoliko trenbidea ustiatzen duen enpresak "bezeroarentzako zerbitzua etengabe hobetzeko planari zentzua emango dion urratsa egingo du". "Une hauetan zerbitzu etengabe gehien ematen duten Europako metroen artean dago Bilbokoa, eta 2009 amaitzerako 24 orduko
74 zerbitzu eskainiko dira", adierazi dute konpainiatik.
Abenduko bi gau horietako zerbitzua goizaldeko 2:00etatik 6:00etara 32 zirkulazio gehiago sartuz luzatuko da. Trenek neguko zerbitzuko edozein ostiraletan baino 1.000 kilometro gehiago egingo dituzte. Ohi bezala, Metro Bilbaok zerbitzu bereziak jartzen ditu mugikortasun eskari masiboa sortzen duen gertakari publikoren bat dagoenean. Egun horietan aisialdiko jarduerak areagotzea erabakigarria izan da gaueko zerbitzua luzatzeko, baita trena metropolian zehar gero eta hedatuago egotea ere.
Zerbitzua berregokitzeko oraingo ahaleginarekin, gaueko trenek gaua eta datozen jaiak gozatzera irteten den jendeari garraiabide seguru eta erosoa eskainiko diete.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
13:37
13:07
13:01
12:59
12:45