Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Urte mordoska dira Euskal Herrian bizi direla; nahiz eta ez oso bertsozaleak izan, bertsoa eta Txapelketa Nagusia jarraitzen ari dira
ezpala - Sábado, 12 de Diciembre de 2009 - Actualizado a las 08:09h
votos
comentarios
Vista:
Donostia
Bertsolaritza gertu-gertutik jarraitu ez arren, tarteka, telebistan saioren bat ematen dutenean, zatitxo batzuk ikusi eta entzuteko ohitura du Ludger Meesek (Essen, 1957). "Eta, noski, orain arteko txapelduna, Andoni Egaña, herrikidea izanik, zer esanik ez", esan du alemaniarrak.
Meesek aspalditik ezagutzen du Egaña. Zarauztar historialariak, badu zarauztar bertsolariaren berri. Egañaren "artea", handia dela azpimarratzen du Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasleak.
"Nire jaioterriko lagunak Euskal Herrira etortzen direnean, sarritan ateratzen da bertsolaritza gaia", gaineratu du Meesek. "Herrikideei bertsolaritza zer den eta bertsolariek egiten dituzten ariketak azaltzen dizkiedanean, harrituta geratzen dira. Hau da, gai bat eman eta bapatean inprobisatuz mezua errimatuz kantatzea, ariketa ikaragarria iruditzen zaie. Baita niri ere", esan du alemaniarrak.
DOINUA
Bertsotan, bertsotan
Lehen bertso saio entzun zuenetik, urte dezente igaro direla gogoratzen du Meesek. "Oso arin egiten zituzten ariketa haien atzean ez nuen inoiz tranparik zegoenik pentsatu. Bai, ordea, aldez aurretik bertsoa prestatzeko metodologia jakin batzuk jarraitzen zituztela. Eta bertsolariak onak baziren, azkenean, guztia ondo ateratzen zi-tzaiela uste nuen".
Entzun zituen lehen bertso saioek aho bete hortz utzi zuten alemaniarra. "Bapatean gogoeta egitea; bapatean hi-tzak metrika batera egoki-tzea… Eta hori guztia denbora oso laburrean eta jendaurrean egitea, hor ikusten da bertsolariaren iaiotasuna. Oso kontuan hartzeko ariketa. Txalogarria".
Donostian euskara ikasten ari zen urteetako anekdota bat etorri zaio burura Meesi. "Gogoratzen dut bertsolaritzaren berri izan nuenean, gau batean, Alde Zaharrean barrena genbiltzala, Zegamako adiskide bertsozale bat eta biok bertsotan hasi ginela. Bera, euskaraz. Eta ni… alemaneraz. Nik, berak esandakoa errepikatu egiten nuen. Eskerrak inork ez zekiela alemanera. Orduan konturatu nintzen bertsotan egitea ez zela batere erraza".
Meesek ez du bertso saioetara hurbiltzeko ohitura handirik, eta komunikabideetatik jarraitzen du batik bat bertsolaritza. "Normalean ez naiz bertso-saio batera apropos joaten baina Zarautzen barrena nabilela bertsolariak kantari ari direla ikusiz gero -gaineratu du- gelditu eta entzuteko ohitura dut".
GAIA
Euskaltzaleen plaza
Bi pertsona oholtza baten gainean gai baten inguruan bertso arrazoituak kanta-tzen aritzeak, bereziki deitzen dio atentzioa alemaniarrari. "Ariketa hori, edozeinek ezin du egin -gaineratu du unibertsitateko irakasleak-. Horren atzean, alde batetik, ikasketa prozesu bat nago, bestetik esperientzia, eta baita buru-lan handia ere".
Garai batean deserosoa egiten zitzaion ildo politiko jakin bateko mezuak soilik en-tzutea oholtza gainetik. Meesek nahiko lerrokatuak ikusten zituen lehen bertsolariak. "Azken boladan joera hori aldatu egin delakoan nago. Politizazioa asko gutxitu da, eta gaiak askoz zabalagoak direnez, gehiago egiten dute bat bertsolariek gizarte euskaltzale zabalarekin. Eta alderantziz, noski".
Biharko Bilbao Exhibition Centreko finalean, gauza ezberdinak elkartuko direla uste du Ludger Mees irakasleak. "Jende asko biltzen den ekitaldietan elkartasun sentimendua antzematen denez, erakutsiko da euskaltzaleok gai garela elkarrekin areto handi bat bete-tzeko. Irudi horrek, gutxiengo bat garela jakinda, indarra emango digu aurrera jarraitzeko. Bategite kolektibo hori garrantzitsua da. Oso kontuan hartzekoa".
aktorea
Txapelak jabea du...
Ludger Meesek, Andoni Egaña, apur bat ezagutzen du. Alemaniarrak gehien azpimarratzen duena, zarauztarraren jakinduria da: "Bertsolaritzaz haratago gauza asko egiten ditu; idatzi, hitzaldiak eman… Oso gustura aritzen naiz berarekin hitz egiten edozein gairen inguruan. Bestalde, beste batzuekin batera, bide berri bat zabaldu duen bertsolari berritzailea da Egaña. Ai-tzindari izan da bertsolaritza zabaltzen. Hau da, bertsolaritza nekazal guneetatik hiri guneetara eramaten", esan du zarauztar-alemaniarrak.
EHUko irakasleak azkenaldian ikusi eta entzun duenaren arabera, aurtengo edizioko txapela eskuratzeko, faborito nagusia, Egaña da. Ez du zalantzarik. "Agian besteren batek lortu dezake garaipena baina Andonik duen altxor handiena, bere esperientzia da. Eta hori oso garrantzitsua da goiz eta arratsaldez jokatuko den finalean".
ERRIMA
Hitz jokoak
Mia Rissanen (Helsinki, 1963) duela 19 urte etorri zen Euskal Herrira. Egun, Zumaian bizi da. "Zuzeneko bertso saio batean inoiz egon ez arren, bertsolaritza ezagutzen dut. Batik bat telebista eta irratiz izan dut bertsoen berri. Baita egunkariei esker ere", erantsi du.
Hasieran, duela ia hogei urte, oholtza gainean bertsotan aritzen ziren bertsolariak pertsona edadetuak zirela gogoratzen du finlandiarrak: "Jende hark ez zuen zerikusirik egungo belaunaldi gaztearekin. Orduan ez nuen askorik ulertzen. Euskara ere ez nuen egun bezala menperatzen. Egia esan, zaila egiten zitzaidan hitz jokoak jarraitzea. Baina urte pare baten buruan euskara maiztasunez erabiltzen hasi nin-tzanean, nolabaiteko interesa piztu zitzaidan bertsolaritzarekiko".
Euskaldunek, bertsolaritza, Euskal Herriaren ezaugarri kultural garrantzitsu bezala ikusten dutela ohartu da finlandiarra. "Nik beti izan dut oso gogoko hitzekin jolastea, hitz jokoak, alegia", esan du Rissanenek.
ahotsa
"Kale Vala"
Bere jaioterrian ez dago bertsolaritzarekin antzekotasunik duen ekimen kulturalik, nahiz eta oso aspaldi egon zen olerki mota batean oinarritutako ahozkotasun tradizio bat egon badagoen: "Kale Vala, Finlandiako mitologia aintzakotzat hartzen duen epopeia da. Kareliako emakume taldeek hiletetan egiten duten negar mota bat, adibidez, bapatekoa da. Batere entseatu gabekoa. Bertan, batzuetan, melodiak eta hitzak hartzen dira kontutan. Hori da euskal bapatekotasunarekin antz handien duen nire jaioterriko ekitaldi kulturala".
Mia Rissanenek bertsolariak kantari entzuten dituenean, mezuak zabaltzeko duten azkartasunak dei-tzen dio atentzioa: "arin botatzen dituzten ideiak, baita hitz jokoz beteriko erantzun egokiak ere".
Jon Maia, bertsolari herrikidea, ezagutzen du finlandiarrak. Rissanenek bertsolaritzari errespetu handia dion arren apur bat harrituta dago azkenaldian hedabideetan izaten ari den arreta eta oihartzunarekin: "Gure herria ez da oso handia, beraz era honetako albisteei lekua egitea ez dut batere gaizki ikusten", erantsi du zumaiarrak.
Gertuko bertsolaritza du gustukoen finlandiarrak. Hau da, herritarrak, edota ezagutzen dituen bertsolariak, bertatik bertara en-tzutea. "Eguberrietan zein Santa Agedan, adibidez, botatzen dituzten bertsoak entzutea gogoko dut".
Ez dauka finala zuzenean ikusteko asmorik baina komunikabideen eskutik jarraitzen ari denez, izango ei du Bilbao Exhibition Centren gertatzen den guztiaren berri. "Ezin dut denetara iritsi", gaineratu du irribarre eginaz.
KANTA
Ahozkotasuna
Bere jaioterriko herrikideren batek, bihar, Bilbao Exhibition Centren, 14.000 pertsona zergatik bilduko diren galdetuz gero, erantzun apropos bat ematea ez ei litzaioke zaila egingo: "Herri honetako kulturaren adierazpen garrantzitsu bat dela esango nioke -esan du-. Horrez gain, bertsolari gazte asko kantari ari denez, entzule gaztea asko ugaritu dela erantsiko nioke".
Bertsolaritza bere herriko ohitura batekin alderatuz gero, Laponiako, Sami herriaren joik tradizioarekin antzekotasun apur bat duen ekitaldia dela irizten du: "Beraien herriarekin zerikusia duten tradizio eta kondairak, eta oker ez banago, gaur egungo gaien inguruan ere, elkarrekin kantuan aritzen dira. Beti banaka. Batzuetan, baita danbor baten laguntzarekin ere. Kantak inprobisatuak eta ikasiak izaten dira. Bietatik. Jada nahiko ezagunak egin direnez munduko hainbat eszenatokietan aritzen dira kantari", erantsi du zumaiarrak.
Inprobisaziozko adibideak hain herrialde ezberdin eta elkarrengandik urrunetan aurkitzea, ez zaio arraroa egiten finlandiarrari: "Garai batean liburu eta telebistarik gabe, elkarrekin kontu kontari eta kontu-kantari arituko ziren hango eta hemengo asaba zaharrak", gaineratu du.
"Herrikideei bertsolaritza zer den azaltzen diedanean harrituta geratzen dira"
ludger mees
EHUko irakaslea
"Beti izan dut oso gogoko hitzekin jolastea, hitz jokoak, alegia"
mia rissanen
Ehungilea
Publicidad

Gracias por su comentario
¡Hecho!

Recibirás un e-mail para confirmar tu registro.
Enseguida te devolvemos a la página en la que estabas donde verás tu comentario publicado
Publicidad
Publicidad
16:32
16:25
16:20
16:16
16:09
![]()
![]()
![]()