Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
Txapeldunaren iritzia

Berstolaritzaren dama

xabi paya - Lunes, 14 de Diciembre de 2009 - Actualizado a las 07:30h

Galería Noticia

ATZO BECen egon ginen 14.000 lagunetako baten batek esaten baldin badu Bertsoaren Olinpiadaren final handian ez zuela negar egin, ez du bihotzik edo ez dio egia. Izan ere, gai-jartzaileak ahaztu zuenean azken lau finaletako buruz buruko ataletan ezinbesteko izena zen Andoni Egaña aipatzea, arratsaldeko saioa bertsorik gabe lehertu zen, bide batez, lehen aldiz. Hortik aurrera, emozioen errusiar mendia malkoetan behera eta txaloetan gora ibili zen. Halere, bezperako emozioak transmititzeko tresna onena ikus-entzunezkoa delakoan, Xabi Paya analitikoak lekua kenduko dio XP emozionalari; hi-tzez sortutako emozioak hitzez azaltzeko zailtasuna, edo bertsolaritzaren paradoxak. Analiza litezkeenen inguruan, azpimarragarriena gaien tematika iruditu zitzaidan: nola esan modu finean? Tira, seguru nago Alderdi Popularreko bertsolari batek ez zukeela txapela jantziko, han existitu izan balitz. Goizeko eta arratsaldeko kartzelako lanak maxima honek bil zitzakeen: justizia dei litekeen indar batek zure eskubideren bat urratu nahi du. Hori izanik ere gure herri zaharraren egoera, nik ez diot horrelako gairik jarri behar ez denik, baina kopuruak karga politiko handiegia eman zion, nire ustez, jardunaldiari. Bestalde, bertsoen aldetik, esango nuke txapelketa honetako ale onenak Maialen Lujanbiok bota zituela Bergaran. Azkenik, baina ez azken, laugarren baizik, Euskal Herriak inoiz ezagutu duen bertsolaririk onena, euskal kulturaren enbaxadore izan litekeen gizona: Andoni Egaña. Orain arte bertsoei terrenoa eman dienak aulkiak jarri nahi ditu finalaren hurrengo edizioan: eraikitzen segi. Halere, akabo BECen berarekin kantatzeko asmoa zutenen ametsa. Bere azken agurrean gogotik pasatu zaizkit maitearen aurpegia haztakatzen zuen itsuaren bertsoak, Aturritik Ebrora utzitako herentzia, 2001eko sentimenduen ardagaia, amari eskainitako azken agurra. Akabo txapelketa, Andoni, baina hik ondo dakik tabakoak permititzen baldin badik, hik heuk ere lau bertso kantatuko dituala laurogei urterekin, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finalen batean. Hori bai, txapela buru onean utzi duk: agur eta ohore bertsolari-tzaren damari.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Comentar sin registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...

Código de seguridad

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad

Publicidad

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador
 


Twitter-noticiasbizkai
Twitter Athletic