Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Juanjo Olasagarre - Sábado, 19 de Diciembre de 2009 - Actualizado a las 08:28h
votos
comentarios
EZ nuen BECko Bertsolari Finala ikusi, euskal jendeari dagokion beste zeregin nekagarri bat bete-tzen aritu nintzelako, Malagan kar-tzelan hemeretzi urte darama nire lehengusua bisitatu, nahiz eta ideia politikotan gehienetan ados egon ez, asko maite dudan lehengusua.
Ni ez naiz Maialen Lujanbioren laguna, afari batzuk konpartitu ditugu, ezagun amankomunak ditugu, uste dut elkarri estimua diogula baina gehiago ez. Ezagun bat, alegia.
Baina beti izan dut gustuko. Orain, nire irudiko gehiegikeriaz, Hipatiarekin konparatzen duten honetan, edo emakumeen liberazioa bere eskuetan paratzen duten honetan edo bere sex appelari buruz foroetan mintzatzen diren honetan niri beste Maialen hori datorkit gogora.
Aurreko Finalera joan nintzen, agindu, gero atzera egin eta ni joatea gustatuko zitzaiola aditzera eman zidalako hainbat bidez. Ez nuen ongi pasatu, orro gehiegi, jendea, saldoegi, euskaldunon egoa harroegi, autokritia gutxi, etengabeko deia garen eta ez garenari. Gora Euskal Herria, Gora Euskal Herria. Maialenen adiskide min batekin nengoen politikariak sariak ematera atera eta jendea, euskaldun harropuztu haiek, txistuka, oihuka eta putakumeka hasi zirenean. Auzo lotsa sentitu nuen, eta suhartu ere nintzela akordatzen naiz.
Niri etxe ingurutik ibiltzen den neska gustatzen zait. Berriak zutabegileoi eskainitako afari hiper-aspergarri batean ezagutu nuen Uxue Apaolazarekin batera. Gero pote batzuk hartzera joan ginen hirurok Hernanira.
Gehien harritu ninduena xamurtasuna izan zen, eta halaxe esan nion nire ahoberotasunetik, kamioi bat baino lehorragoko itxura zuela, zakarra ematen zuela, itxia, zipo-tza, baina aldiz oso neska xamurra nuela aurrean.
Irribarre egin zuen. Hitz eta pitz aritu ginen, Hernani herriaz, gure buruez, "la cosa"-z", nola ez.
Etxera zihoala halaxe bota zidan: "banoa, hortxe daukat aparkatuta kamioia".
Barre egin nuen. Eta ordutik estimu handia diot, ez oholtza gainera igotzen den bertsolariari baizik eta solasalditan, izan ditugun gutxietan, erakutsi didan nexkari, duela urtebete orain ni nagoen tokian zegoen horri.
Zorionak!
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
13:37
13:07
13:01
12:59
12:45