Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak

Bilboko Udalak espazio berria egokitu du Miribilla auzoan 5-9 eta 10-12 adin tarteetako umeentzat

EUROPA PRESS - Martes, 29 de Diciembre de 2009 - Actualizado a las 16:53h

Galería Miribillako haureskola

  • Flecha Ver anterior
  • Flecha Ver siguiente

Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak espazio berri bat egokitu du Miribilla auzoan 5 eta 9 urte arteko umeentzako Haurgunea eta 10-12 urteko neska-mutilentzako Kidegunea jartzeko. Iruarteta herri ikastetxean dago instalazio berria. 92 metro koadro eta umeen adin-tarteetarako egokiak diren altzariak ditu, betiere arriskurik izan ez dadin umeentzat. Zenbait ataletan banatuta dago jardueren arabera: psikomotrizitatea, eskulanak, irakurketa, pintura, ikus-entzunezkoak, jolas librea eta egonlekua.

BILBO. Bilboko Udaletik azaldu dutenez, Miribilla auzo berriak udal zerbitzu hauen erabiltzaile izan daitekeen biztanleria handi samarra du. Horrela, Udal bilbotarrak dituen datuak kontuan hartuta, 5 eta 9 urte arteko seme-alabak dituzten 538 familia eta 10 eta 12 urte artekoak dituzten 271 familia daude.

Haurguneak 48 plaza ditu astelehenetik ostegunera bitarteko txandetarako, eta Kideguneak, berriz, 15 plaza ditu ostiraleetarako. Plaza libreak daude programa bietarako.

Haurguneetan, hezitzaileek umeen heziketa jorratzen dute jolasen eta jostailuen bidez, ikuspegi integral, aktibo eta sortzailearekin, indibidualtasuna errespetatuta eta sozializazioa erraztuta.

Umeak astean bitan joan daitezke, astelehen eta astazekeneko txandan edota asteartea eta ostegunetakoetan. Ordutegia, 17:00etatik 18:30 etarakoa edo 18:30etatik 20:00 etarakoa da. Izena noiznahi eman daiteke plaza libreak dauden artean, urritik ekainera.

Gabonetan programazio berezia izango da, "Gabonetan ere lagunekin" izenekoa, abenduaren 28an, 29an, 30ean eta 31n, hain zuzen, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Programazio horretan 5-9 urteko 24 umek hartuko dute parte. Ohiko jarduerez gain, ipuin-kontalarien saio bi ere egongo dira.

Kidegunea, berriz, 10 eta 12 urte arteko neska-mutilentzako espazioa da, eta ostiraletan dago zabalik, arratsaldeko 17:00etatik 19:30era bitartean.

Neska-mutilek aukera dute lagunekin biltzeko eta euren esperientziak trukatzeko. Horretarako, hezitzaileen laguntza izango dute eta, besteak beste, jarduerak proposatuko dizkiete, eta informazioa eta jarraibideak eman. Izena noiznahi eman daiteke urtearen barruan, izan ere urritik ekainera egongo da zabalik.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Pequeños leones que se comen al Barça

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad