Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
aurreikuspenen arabera

Santo Tomas azokak milioi bat euro inguru fakturatu zuen Bilbon

Martes, 29 de Diciembre de 2009 - Actualizado a las 17:40h

Exitoso Santo Tomás

Galería Noticia

Bilboko Santo Tomas izan da berriro 2009 osoan zehar BBK-k parte hartu duen 203 azoken artean jarduera nagusia. Aurtengo azokako fakturazioa milioi bat euro ingurukoa izan da aurreikuspenen arabera, eta Bizkaiko baserrietan ekoitzitako produktuen "erakusleiho nagusia" izan zen berriro joan den abenduaren 21ean, BBK-ko iturriek gaur adierazi dutenez.

Bilbon gabonen atarian egiten den ohiko azoka honekin batera, BBK-k Gernikako Urriko Azken Astelehenari ematen dion babesak ere bere horretan dirau, 2005etik merkatuaren laguntzailea baita finantza-erakunde bizkaitarra.

Guztira, 2009an BBK-k bi milioi eurotik gora bideratu ditu 203 azoka antolatzeko, guztiak Bizkaiko nekazaritza-produktuekin. Zehazki, BBK 136 nekazaritza-azokatan, abelgorrien 15 feriatan, 19 azoka monografikotan, mikologiako 29tan eta itsasoari eskainitako beste lautan izan da.

Ohikoa denez, BBK-k bere gain hartzen du dozena bat azoka antolatzeko ardura, besteak beste, Santo Tomasekoa, eta beste merkatuei laguntza aktiboa eskaintzen die. Laguntza horren bitartez, azoka hauek stand bereziak izaten dituzte, horrelako ekitaldietarako espreski prestaturikoak, eta laguntza publizitarioa jasotzen dute. BBK-k sarien ardura ere izan ohi du.

Bizkaiko Barne Produktu Gordinaren %0,59 ekoizten du lehen sektoreak, eta BBKren Gizarte Ekintzak duen ohiko aurrekontuaren %3 jasotzen du laguntza-atal horrek. Produktuen komertzializazioak jasotzen duen babes zuzenaz gain, nekazaritza-arloko enpresak sortzeko eta alor honetan gazteen laneratzea sustatzeko ahalegina egiten du Aurrezki Kutxak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean.

Lan-ekintza ildo honetan, BBK-k sei enpresa berri sortzen lagundu du aurten, BBK Gazte Lanbidean Fundazioaren bitartez. Enpresa guztiok gazteek sortu dituzte, eta denak lehen sektorekoak dira. Hala nola, landareen haztegia zabaldu da Lemoizen; Mundakan eta Lemoizen produktu ekologikoen bi ustiapen berri sortu dira; eta nekazaritzako beste ustiapen bat Zamudion.

Horrez gain, lau langile dituen arrantza-ontzia itsasoratu da Bermeon eta lorategien garbiketarako beste enpresa bat zabaldu da Bakion. Enpresa berriok guztiok, bederatzi lanpostu sortu dituzte guztira.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Pequeños leones que se comen al Barça

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad