Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias

Campos Eliseos antzoki zaharra, Dantzaldirako berreskuratua

Otsaila eta martxoaren artean bost taldek hartuko dute parte Dantzaldian

Manu Zabala - Martes, 2 de Febrero de 2010 - Actualizado a las 09:01h

Josune Ariztondo, kultura diputatua, eta Laura Etxebarria, Dantzaldia jaialdiko kartela aurkezpenean.

Josune Ariztondo, kultura diputatua, eta Laura Etxebarria, Dantzaldia jaialdiko kartela aurkezpenean. (ARGAZKIA: OSKAR MARTINEZ)

Galería Noticia

BILBO. Hamaika ikusteko jaioak gara. Bilboko nazioarteko dantza jaialdia, Dantzaldia, hamaikagarren aldiz ikusteko behintzat, bai. Eta ez da batere erraza urterik urte indarra duen programa aurkeztea. Garai hauetan gutxiago.

Horrela mintzatu zen atzo Josune Ariztondo kultura diputatua Bizkaiko Foru Aldundian antolatutako prentsaurrekoan, "garai zailak datozenean ikusten da zenbateraino diren beharrezkoak giza ekimen eta erakunde publikoen arteko lankidetza. Horregatik kultura ekimenak aurrera ateratzeko berme bihurtzen dira". Diputatuaren alboan zegoen Laura Etxebarria, Dantzaldia jaialdia antolatzen duen La Fundicion Aretoa elkarteko kidea, erakunde publikoek "eta batez ere Foru Aldundiak Dantzaldiako lehen ediziotik eskeinitako lankidetza eta ahalegina" esker-tzeko.

Otsaila eta martxoa artean ospatuko da Dantzaldia eta hilabete batean zehar punta puntako bost ikuskizun pasatuko dira aurten jaialdiko eszenatoki ezberdinetatik. Hortxe dator aurtengo nobedadeetako bat. Ariztondok aurreratu zuenez, aurten, "azken orduko gorabeherarik ez badago, Campos Eliseos Antzokiak bere ateak irekiko dizkio jaialdiari", horrela eszenatoki hori ere, Euskalduna Jauregiarekin, Guggenheim Museoarekin eta La Fundición Aretoarekin elkartuz.

Dantzaldiari nazioarteko jaialdi izaera ematen dioten ezaugarri gehienak beraz, bizirik daude. Alde batetik, bertoko sorkuntzari lagun-tzea. "Euskal artisten presentzia, dantzaren berrikuntza eta joera apurtzaileen artean egotea bilatzen dugu", esan zuen kultura diputatuak. Izan ere, presentzia hori oso nabaria da aurten German Jauregui koreografo bilbotarrarekin eta euskal dantza tradizionalak eta estilo garaikideak nahasten dituen Kukai Dantza Konpainiarekin. Gainera, bi taldeek jaialdiaren antolakuntzarekin elkarlanean ibili dira euren obrak lantzerakoan.

Beste alde batetik, profesionalen arteko komunikazioa eta gogoeta bultzatu nahi du jaialdiak. La Fundicion Aretoa elkarteak Masterclasseak eta mintegi bereziak programatu ditu, bertan konpainiek lanbidearekin kontaktu zuzena izateko, foroetan eta lanen aurkezpenetan parte hartuz. "Ez dugu nahi jaialadia lan aurkezpen saioetara mugatzea. Ekimen hauek profesionalen artean sortzen diren lotura eta harremanetan eragina izatea lortu nahi dugu", adierazi zuen Laura Etxebarriak.

Azkenik, aurkezpen lekuak eta proposamen koreografikoak askotarikoak izatea nahi dute. Dantza taldeen artean, aipatutako Jauregui eta Kukai Dantza Konpainiaz gain izango dira Mal pelo, Käfig eta Maria Donata D"Urso. Aipatu Mal pelo konpainiak Dantza Sari Nazionala irabazi berri du eta otsailaren 7an izango da Euskalduna Jauregian. Toki berean, baina otsailaren 20an, Käfig taldearen capoeira eta hip-hop erritmo biziekin gozatuko du publikoak. Martxoaren 11an, Maria Donata D"Ursok larruazala oroimenaren zati bezala konekta-tzen duen koreografia aurkeztuko du Guggenheim museoko auditorioan.

Zinea ere, dantzan Josune Ariztondoren hitzetan, aurtengo ekitaldiko beste nobedade garrantzitsua da "ZINEBIaz batera La Fundicionek burututako elkarlanaren eskutik, zinema ere izango dugula". Dantzaren ikuspuntu ezberdin bat. Aurretik, Dantzaldia irudiaren munduan sartu zen, baina dantza bideoen bitartez, beti koreografia batetik sortutako dantza bat erakutsiz. Kasu honetan koreografoak ez du bideo edo bestelako euskarri batetan grabatzeko moduko koreografia bat sortuko. Alderantziz, bideo-montaketa baten konposiziotik abiatuko da sortzailea mugimendu eta dantzak biltzen dituen koreografia sortzeko.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Comentar sin registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...

Código de seguridad

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad

Publicidad

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador
 

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad


Twitter-noticiasbizkai
Twitter Athletic

Publicidad