Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
asteburuan

Ondarroa hasiko da bere Inauteriak ospatzen egitarau zabalarekin

EP - Jueves, 11 de Febrero de 2010 - Actualizado a las 12:29h

BILBO. Ondarroako Udalak (Bizkaia) eta herriko hainbate elkartek eta  taldek Inauterietako egitarau zabala prestatu dute aurten. Jaia  larunbatean hasiko da, egun horretan Lantzoi Jaunari ongietorria  egingo baitzaio barran, arratsaldeko 20:00etan. Hortik hasita kalez  kale joango da, Artelan taldekoen eskutik, Udal ondarrutarreko  iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Igandean antzerki saioa egongo da Kafe Antzokian, eta arratsaldeko  20:00etatik aurrera Lur Zabal eta Kukubiltxok "Mortimer" helduentzako  antzezlana taularatuko dute. Aritza Rodriguez arituko da  eszenatokian, Gorka Zero eta Josu Kamarak zuzendutako pailazo,  musika, akrobaziak eta ezustekoz beteriko lanean. Sarrerak bost  eurotan egongo dira salgai Zurrumurrun eta Kafe Antzokian bertan.

Inauteriko asteartean, otsailaren 16an, herriko umeen  kalejirarekin hasiko da festa, goizeko 11:30etan. Haurrak kalez kale  joango dira mozorrotuta Ibaiondotik Itsasaurre plazara. Ekitaldi hau  Txomin Agirre ikastolak, Zaldupe eskola publikoak, Zubi Zahar  ikastolak eta Ondarroako Udalak antolatu dute. Aurten ezusteko  atseginak egongo dira kalejirako partaideentzat.

Arratsaldeko 18:00etan playback lehiaketa egingo da Kafe  Antzokian, Udalak eta Txirrimorraski ODLT taldeak antolatuta. Bi  mailatan banatuko da norgehiagoka: 11 urte artekoentzat eta 12 eta 16  urte bitartekoentzat. Sariak herriko dendatan erosketak egiteko  txartelak izango dira: 150 euro, 125 euro eta 75 euro 11 urtetik  beherakontzat, eta 200 euro, 150 euro eta 100 euro 12 eta 16 urte  bitartekoentzat.

Ordu erdi beranduago, 18:30etan, lagun arteko futbol partida  jokatuko dute Zaldupe futbol-zelaian Ondarroako Aurrera eta Markinako  Artibai taldeek.

Urtero bezala, jaien amaiera Akuliaren enterruarekin egingo da.  Arratsaldeko 20:30etan hasiko da barran eta, kalez kale ibili eta  gero, sermoia egingo dute Zubi Zaharrean. Azken ekitaldi hau ere  Artelan taldeak antolatu du, Ondarroako Udalarekin batera.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Pequeños leones que se comen al Barça

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad