Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
Zirrikituetatik begira

Iruña Veleia

Josu Torre - Lunes, 15 de Febrero de 2010 - Actualizado a las 07:23h

ARKEOLOGIAK ere balio du politika zikina egiteko, kalifikatzaile hori erabiliz zerbait egin edo sortu beharrean besteek egindakoa lurreratzen saiatzen denarentzat. Ezin beste inon kokatu Arabako Diputazioak Gasteizko 1. Instruzio Epaitegian Lurmen entrepresako hiru kiden kontra aurkeztutako kereila. Duela lau urte egundoko arkikuntza bezala erakutsi zuten hura, handik egun batzuetara dena faltsutzat bota-tzen saiatu ziran, behin ere hortarako zein arrazoi, argumentu edo intentzio zuten inoiz asmatu ez badut ere. Gehiegitan erabiltzen da mensaiaria, hedabideak, errudun jartzen eta oraingo honetan, izan ere, zerikusi handia izan zuen prentsak; aurkezpena eta kontrako iruzkin eta iritzi guztiak hedabideen bidez eman zirelako.

Arkikuntzak zuen inportantziatik haratago kriston eragin mediatikoa izan zuen. Eta zenbat eta garran-tzi gehiago eman hurari hainbat eta zapuzteko medio gehiago erabili zituzten.

Zalantzak zeuden nunbait Iruña Veleiatik ateratako aztarnaren benetakotasunez, iraultza gehiegitxo zekarren ordurarte genekiarekiko. Kolpetik onartzeko argi larregi, besteak beste, inguru hartan euskara erabiltzearenaz. Ondo geunden genekienaz, ez genuen berrikuntzarik behar. Zalantza da, izan ere, edozein zientzia edo jakinduriaren oinarria edo lehen urratsa, zalantza gabe ez dago ezer aztertzen hasteko arrazoirik eta aztertu gabe ez dago jakintza ez zientziarik asmatzerik. Kasu honetan, ordea, dudan jartzen zena azterketa hortan ari ziren gizakiek agertu zutena, lortu zutenetik haratago -duela 1500 urte zeozer idatzi zutela euskaraz- argitara eman zutena. Etxe barruan, ez dakigun interesagaik, egin zen kritika ondo asko probextu zuten etxe kanpoan. Garai hartako prensa titular harribitxi bat arkitu dut horren lekuko: "Burda falsificación arqueológica de los separatistas vascos".

Izan ere Ludi Veleienses-en izandako auzia zientzia gehiago erabiliz konpondu behar litzateke ez epaitegietan. Edozein alorretan bezala "Konponketa txar bat juizio onena baino hobe" delako.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Pequeños leones que se comen al Barça

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad