Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias

Azkue Fundazio sortu berriak Iñaki Ugarteburu Saria aurkeztu du Bilbon

Wiki orrialdeetan oinarrituta, osasun arloko euskarazko ekarpenak sarituko ditu

manu zabala - Sábado, 27 de Febrero de 2010 - Actualizado a las 08:27h

Galería Noticia

BILBO. Azkue fundazioaren lehendakari eta Kultura foru diputatu Josune Ariztondok Iñaki Ugarteburu Sariaren lehenego deialdia aurkeztu zuen atzo, Rodrigo Gartzia, fundazioko zuzendariaren eta Angel Bidaurrazaga, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeako ordezkariaren laguntzarekin.

Iñaki Ugarteburu Saria da Azkue Fundazioak euskarazko Wikipedia sustatzeko antolatu duen lehenengo ekimena. Wikiplaza proiektuaren barruan sartuta dago eta osasun arloan euskaraz egindako ekarpenak sarituko ditu. Horretarako, fundazioak hainbat erakunderen laguntza izango du: Osasungoa Euskalduntzeko Elkartea (OEE), UPV-EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Udako Euskal Unibertsitatea.

Horrela, wikiplaza egitasmoari bizitza emango dion lehen proiektu pilotuan bihurtuko da sari hau. Ekimenaren helburua, osasungintza arloko testuak euskarazko Wikipedia ugaritzea da. Horretarako Wikipedia lehiaketa bat antolatu da eta partehartzeko betebeharreko baldintzak osasungintzako ikaslea izatea eta partaidetza indibiduala izatea da. Lanak aurkezteko epea martxoaren 31an itxiko da.

Wiki arloan lanean Azkue Fundazioak, iaz sortu zenetik, wikien lan ildoan jakintza librea sustatzen dihardu. Horretarako gizarte eragile eta taldeen arteko elkarlana eta harremanak bultzatu ditu, Wikiplaza plataforman komunitate propioa sor dezaten. Wikiplaza wiki plataformarekin, Azkue Fundazioak euskarazko edukiak libreki partekatzea sustatu nahi du, hala nola, bideoak, irudiak, material didaktikoa, datu zientifikoak, historikoak edo bestelakoak, wikiak erabilita.

Kulturako diputatuak teknologia berrietan eta Interneten euskararen presentzia areagotzeko beharra nabarmendu zuen. Euskaldunak, urteak pasa ahala, sarearen garrantziaz jabetu direla, edo, behintzat, euskara sarean egotearen garrantziaz jabetu direla esan zuen. Gazteen artean, berriz, horren erabilpenaren gaineko datuak ez dira horren onak, hizkuntzaren erabileraren aldetik batez ere.

Bizkaiko Kulturako arduradunak, euskarak sarean duen presentziaren inguruan, arazo larriena sarean ibiltzeko aukeratzen den hizkuntza dela nabarmendu zuen. Euskaldunak nabigatzeko gehien erabiltzen duten hizkuntza gaztelera da, eta euskararen presentzia ingelesaren antzekoa da, %23 ingurukoa. Ihes egin ezin dugun errealitatea. Diputatuak defendatu zuen euskara ezin dela saretik baztertu, bertan baitago etorkizuna. Hori lortzeko Azkue Fundazioaren eginkizuna bat dator euskarak interneten dituen hutsuneak betetzeko zereginarekin.

Zer da wikipedia Web nabigatzailearen bitartez erabiltzaileak berak wikiak sortu, aldatu, osatu edo ezabatu ahal dituen orriadeak dira. Lehen egiten ziren entziklopedia klasikoen ordezko aukera da Wikipedia. Denok har dezakegu parte eta gure ezagutza eman, jakin dakigularik, hasierako sarrera bat eginda, horren ostean beste ekarri batzuk etorriko direla gurea hobetzera.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Comentar sin registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...

Código de seguridad

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad


Publicidad

Ni euskalduna Bakio

EL JUGADOR Nº 12 - PUEDES VER TUS FOTOS AQUÍ

La afición de San Mamés estuvo  de nuevo  de "diez"

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad