Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
XABIER MENDIGUREN

"Errazegi saldu zaio euskal gizarteari euskara ondo doala, eta hori ez da egia"

1995ean Xabier Mendiguren Bereziartu (Ezkio-Itsaso, 1945) buru-belarri sartu zen Euskararen Unibertsoa egitasmoan, eta hiru urte beranduago, Kontseilua sortu zenean, idazkari nagusi izendatu zuten. Aste honetan Paul Bilbao algortarraren esku utzi du kargua

IÑAKI MENDIZABAL ELORDI - Sábado, 6 de Marzo de 2010 - Actualizado a las 08:10h.

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati
Xabier Mendiguren

Xabier Mendiguren (DEIA)

Galería Noticia

BILBO. Azken hamabost urteotan aldaketa asko bizi izan ditu euskal gizarteak, eta Kontseilua aldaketa guzti horietara egokitu behar izan da, bere egitura handituz eta estrategiak behin eta berriz birplanteatuz. Hori bai, sorrerako helburu nagusiak tinko diraute. Kontseiluaren eginkizun nagusia euskararen normalizazio prozesua areagotzea da, eta horretarako bi jardunbide landu ditu hasieratik: euskalgintzako erakundeen artean kohesioa bultzatzen ahalegindu da, batetik, eta gizarte eragileak, indar ekonomikoak eta alderdi politikoak hizkuntz normalizazio proiektuetan inplikatzen ibili dira.

Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek bere kargua uztea erabaki du aste honetan, "ez nekatuta nagoelako, bizitzan epe batzuk jarri behar direlako baizik". Urteen perspektibak ematen duen begirada zabal horrekin azken urteotan euskalgintzan eta Kontseiluan bertan jazotakoak errepasa-tzeko pertsona aproposa da Mendiguren.

Hamabi urte pasa dira Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua sortu zenetik. Hasieran planteatu ziren helburu nagusiak bete dira?

Goitik begiratu eta pozik nagoela aitortu behar dut. Plan Estrategikoa egin genuen, Bai Euskarari Ziurtagiriak atera, Hizkuntza Eskubideen Behatokia sortu, udaletxeekin harremanak areagotu eta estutu egin ditugu, UEMArekin hartu-emona daukagu... Asko egin da, bai. Akordio sozio-politikoa ere lortu genuen, hori ezin da ahaztu, garrantzitsua baita guretzat, herri honetan zaila izaten delako alde guztiak batzea.

Nazioartean ere lan handia egin dugu, bai Europako Kontseiluan bai Nazio Batuetan. Sare bat sortu dugu kanpoan, eta news letter-ak bidaltzen dizkiegu 600 bat laguni, euskararen unibertsoan gertatzen diren notizia garrantzitsuenekin. Udaletxeekin izaniko hartu-emona ere azpimarratu nahi nuke, ordenantza eredugarriak ezarri baititugu, udal bakoitzak arazo konkretu batzuen aurrean nola jokatu behar duen jakin dezan. Aurrerapauso handiak dira horiek denak guretzat.

Hori dana kudeatzeko Kontseiluak bere egitura aldatu behar izan du azken urteetan. Nolakoa izan da prozesu hori?

Hiru pertsona hasi ginen eta gaur egun 30 gara. Euskal Herri osoan gaude. Handia izan da hazkundea eta erronkak ere handiak izan dira, baina moldatu gara. Diru-sarrerak ere handitu egin dira, eta aldatu. Hasieran entrepresa mundutik zetorren dirurik gehiena, baina krisiak murriztu egin du hori eta orain instituzioetatik jasotzen dugu gehiago. Gure bitartekoak ere baditugu, Euskal Tonbola eta abar, baina etorkizunean, gauzak hobera egiten dutenean, berreskuratu nahi genuke enpresarien aspaldiko laguntza ezinbestekoa.

Euskarari begira, 1998tik sumatu duzue aldaketa nabarmenik euskal gizartean? Aurrera egin dugu? Atzera? Leku berean gaude?

Euskararen Plan Estrategikoaren helburu gehienak ez dira bete. Osasungintzan, hezkuntzan, justizian, Er-tzaintzan dauden hutsuneak ikustea nahikoa da horretaz jabetzeko. Behatokiak urtero egiten duen txostena irakurri eta hor ikusten da egoera normalizaziotik oso urruti dagoela. Milaka kezka eta arazo agertzen dira hor.

Zer edo zer aurreratuko genuen azken hamarkadan, ezta?

Kontzientzia mailan bai, baina emaitza konkretu gutxi lortu da. Horregatik aldatu dugu Bai Euskarari leloa. Euskaraz bai zehatzagoa da, gaur egun kontzientzia badagoelako, baina jendeari gogoratu behar zaio erabili egin behar dela hizkuntza, ez bakarrik ikasi. Hor dago gakoa.

Hezkuntza sistemak porrot egin duela aipatu duzu askotan...

Errazegi saldu zaio euskal gizarteari euskara ondo doala, gizarte erdia euskaldundu dugula, eta hori ez da egia. Horrek esan nahi du Hezkuntza sistema ez doala ondo, ez dela egokia. Baina euskaldunok exijitu behar diegu politikariei Hezkuntza sistema eraginkorragoa, eta gero euskara gehiago erabili behar dugu, jakina, alor guztietan.

Indar bikoizketa ere gertatzen da sarritan, Ziurtagiriarekin eta Behatokiarekin pasatu den antzera.

Horrela izan da orain arte, bai. Indarrak bikoiztu egin dira askotan, baina badirudi hori konpon-tzeko asmoa badagoela, mahaian jartzeko gogoa erakutsi digute gobernu barriko arduradunek, hitz egiteko prestutasuna badute, eta hori positiboa da. Dena den ez dut uste beste gauza batzuk asko aldatuko direnik. Edonola ere, politika alorretik atera behar dugu euskara, sarritan arma gisa erabili dutelako batzuk eta besteak.

Bitxia da, dena den, politikoekin izan dugun esperientzia. Politikan, beste alorretan gertatzen den moduan, pertsona bakoitza bere amarena da, eta guk udaletxeetan ikusi izan dugu hori. Alderdi bereko alkate bik jarrera guztiz ezberdina izan dute gurekin, eta hori sinestezina da, baina gertatu zaigu. Pertsona baten jarrerak gauza asko alda ditzake.

Politikoei eskatuko nieke gizarte eragileei laguntzea, beraien lekua aitortu behar zaielako, eta, jakina, lan egiten utzi.

Nolako hartu-emana duzue Euskararen Nafar Institutuarekin?

Euskarabiderekin harreman onak ditugu, baina baliabide gutxi dituzte eta horrela ezin da gauza askorik egin. Lege berri bat erreibindikatu behar dugu, oraingoak ez baititu euskaldunen premiak asetzen. Nafar gobernuaren politika murri-tzailea da, eta horren ondorioz euskarak okerrera egin du azken urteotan.

Argi dago lan handia egin duela Kontseiluak azken urteotan, baina bere irudia eta lana gizarteratzeko zailtasunak izan ditu maiz.

Egin duzue hausnarketarik gai honen inguruan?

Garai batean oihartzun zabala zuten gure ekintzek, eta egia da gaur egun hori aldatu egin dela, gizartea bera aldatu baita. Arazo hori ez da gurea bakarrik, informazio saturazioa baitago nonahi, baina moldatzen ari gara, astiro-astiro. Geure bitartekoak aprobetxatzen ari gara, tresna berriak erabiliz, internet, blogak, korreo elektronikoa, gizarte sareak... Ahal dugun guztia. Baina batez ere ahalegin berezia egiten dugu gure produktuak geuk bideratzen, geuk hedatzen, geure bitartekoak erabiliz. Fase horretan gaude orain, hau da, moldatzen.

Paul Bilbao algortarrak hartzen du orain zure lekukoa. Ondo ezagu-tzen du Kontseilua Bilbaok, baina aldaketa esanguratsurik ekarriko ote du izendapen honek erakundera?

Bidea markatuta dago, gogoeta sakona egin baitugu azken urteotan. Bere izaeraz aparte asko ezingo du aldatu Paulek. Hori bai, badaki Kontseiluak nola funtzionatzen duen, eskarmentua dauka, indarra, gogoa... Esku onetan geratzen da Kontseilua.

votos comentarios

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Herramientas de Contenido

Publicidad

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Comentar sin registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...

Código de seguridad

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad