Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
jesus mari txurruka gizarte zientzietako irakaslea

"Herri honek kohesioa emango dion elementu bat behar du"

Y. álvarez - Sábado, 6 de Marzo de 2010 - Actualizado a las 08:10h

Galería Noticia

Bilbo. Gizarte Zientzia eta Teknologian irakaslea den Jesus Mari Txurrukak emozioz eta umorez jositako hitzaldia eskaini zuen EHUko areto nagusian. Orain dela 30 urte lehenengo haziak ereiten hasi ziren arren, Txurrukak hizkuntzaren garrantzia goraipatu zuen "babes moduko lokarri gisa" erabiltzeko ezinbesteko tresna delako."Herri honek kohesioa emango dion elementu bat behar du", esan zuen irakasleak.

Nola bizi izan duzu EHUk euskarazko irakaskuntzari eskaini dion omenaldia?

Oso pozik geratu naiz ekitaldia nola geratu den ikusi eta gero. Hi-tzaldiak oso interesgarriak izan dira eta amaieran izandako dan-tzaldiak paregabeak.

Zure hitzaldia bukatzeko, Euskal Herriko lobbyaren haziak ereiteko beharra aipatu duzu, landatzeko lur emankorrik somatzen al duzu?

Bai. Pentsatu behar duzuna da jende hau aspaldiko militanteak direla. Badago talde txiki batean babes moduko lokarri bat, hizkuntza bera dena. Herri honek behar duena jendea kohesionatzeko elementu bat da, berdin da zein. Honen harira, orain dela 30 urteko ikasleak biologia klaseko kideak izan zirelako aitzakiarekin batzen badira, ondo baino hobeto.

Euskaraz klaseak ematen hasi zinenean 30. urteurrena ospa- tzeko aukera egongo zela pentsa- tzen zenuen?

Honelako gauzetan hasten zarenean ez dakizu 30 urteren buruan zer gertatuko den. Ez dakizu. Zorionez, momentuan zegoen errektorearekin harreman paregabea genuen eta uneoro sinestu zuen gure proiektuan.

Euskaraz eman zenuen lehenengo klasea gogoratzen duzu?

Ez. Ez nintzen zuzenean klaseak ematen hasi. Ni euskaldun bizkaitar analfabetoa nintzen eta ez nituen zuzenean euskarazko klaseak eman. Lehenengoz UEUn eman nuen hitzaldi bat gogoratzen dut. Geroago praktika batzuk egiten hasi nintzen. Hori da gogora -tzen dudan lehendabizko iharduera, UEUn emandako hitzaldia. Beste formatu bat izan zen beste lasaitasun batekin.

Nolakoak izan ziren "jausi jatazan" esatetik "erori zitzaizkidan" esatera pasatzeko uneak?

Beste hizkuntza baten moduan. Niri adibide hori jartzea gustatzen zait jendeak ikus dezan zer nolako desberdintasunak zeuden garai haietan. Beste pertsonekin komunikatzeko, adibidez, ezinbesteko tresna zen garai hartan aditzak era egokian ulertzea.

Enrique Zuazuak, hitzaldian, Jesus Mari Txurruka mugagabea dela aipatu du. Bat zatoz adierazpen honekin?

Ez. Ez da nire buruari propaganda egitearren baina nik hasieran jakin ez nuen arren, euskarazko munduan sartuta dagoen ikasle batek bulldozer txurruka deitzen ninduen. Gauza bat egin behar dudala argi izan ezkero, azkenean egin egingo dut. Hau antolatzen hasi nintzenean kosta ahala kosta egin behar nuela pentsatu nuen. Gauza batzuetarako modu honetan jokatzea ona da eta beste ba-tzuetarako ez.

las claves

"Gauza bat egin behar dudala argi izan ezkero, kosta ahala kosta egingo dut"

"Hasten zarenean ez dakizu 30 urteren buruan zer gertatuko den"

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Pequeños leones que se comen al Barça

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad