Publicidad
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Udalerrien kategorian balorazio berezia eman zaio Mendatak generoaren ikuspegia herri txiki honetan gizarte eta kultura arloan bizitzan sar-tzeko egin duen lanari. Azken urteetan hainbat jarduera jarri ditu martxan udalak. "Saria herriarena da", azpimarratu zuen Joseba Malleak, alkateak
S. Atutxa - Martes, 9 de Marzo de 2010 - Actualizado a las 07:29h
votos
comentarios
Joseba Mallea. (Argazkia: O. Martínez)
Vista:
Bilbo. "Pozik gaude. Lan asko egiten dugu urtero herri honetan berdintasunaren aldeko programak eta ekintzak aurrera ateratzeko", esan zuen Mendatako alkatea den, Joseba Malleak. Jose Luis Bilbaok, Aldundi Nagusiaren eskutik Berdintasun saria jaso zuen Malleak atzo. Genero berdintasunaren aldeko lana aitortzeaz gainera, Berdintasuna sariek lehentasuna ematen diote Bizkaian berdintasunaren alde ezartzen diren politikak sortu, bultzatu eta horien gainean sentsibilizatzeari. Mendata herria, 37 udalen artean aukeratu da.
Herri txikia, baina ekintza ugari.
Horrela da, baina gustora egiten ditugu eta sari honekin oraindik askoz gehiago. Bide horretatik jarraituko dugu. Guretzak garran-tzitsua da, gogotxu aurrera egiteko.
Bizkaiko Foru Aldundiak herritarron lana goraipatu du, ezta?
Bai eta eskertzeko da, benetan. Saria herritarreena da. Askotan, egiten ditugun ekintzak ez dira herritik kanpo ezagutzera ematen.
Emakume gizon arteko berdintasun plana pil-pilean dago.
Emakumeen lana betidanik izan du garrantzia gure herrian. Sentsibilizazio lan izugarria egin behar da. Gure herrian, tradizioz, emakumeek paper garrantzitsua bete izan dute, baserriko lanetan gehien bat. Gaur egun ere bai. Aurrera egin behar dugu baina arlo baikorrak hartuta. Baina gure lana ez da bakarrik emakumeen integrazioan oinarritzen. Mendatan, giza sektore guztiek dute parte. Herria, denona da eta denen iritziak eta ekarpenak funtsezkoak dira gure herriaren etorkizunerako.
Tailer eta ikastaro desberdinak ere martxan jartzen dituzue urtero-urtzero...
Bai, krisia dela eta saila da askotan buruan ditugun proiektuak aurrera ateratzea baina, horretan gaude. Besteak beste, gizon eta emakumeentzako sukaldaritza ikastaroak ematen ditugu, berdintasuna bultzatzeko tailerrak eta landa inguruneari lotutako esperientzia berritzaileak ere egiten ditugu.
Ez daukazue aspertzeko astirik.
Ez, baina aspertzearena ez da gure hiztegian agertzen den hitz bat. Medatarrek oso aktiboak dira. Orain dela urte batzuk euskal ezkontza delakoarena martxan jarri genuen. Herri osoa parte hartu zuen horretan eta gainera ekintza baikorra izan zen jendeen arteko partaidetzari bultzada eman geniolako. Ondoren, herritarrek proposatu zuten aintzinako jantziak egiteko tailer bat zabaltzea. Ideia ona iruditu zitzaigun eta gaur egun badaukagu.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
20:31
19:57
19:49
19:44
18:50