Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
Qué Mundo!

Bilbo apokaliptikoa

Bilbotartu egin da Morillo, hiriak hartzen baitu bere azken lanaren paisaia osoa

IÑAKI MENDIZABAL ELORDI - Sábado, 27 de Marzo de 2010 - Actualizado a las 08:11h

Fernando Morillo

Fernando Morillo (Z. Alkorta)

Galería Noticia

Bilbo

MUNDUA iluna da, hodeitsua, lurralde birrindua eta gupidagabea, esperantza gutxi dago bazterretan eta haizeak apokalipsiaren usain garratza dakar. Atzera egitea ezinezkoa denean, aurrera egitea baino ez da geratzen, eta hori badaki Bilbo Samuraik, Fernando Morillo idazleak sortu duen pertsonaia berriak. Mendekua eta biziraupena nahasten dira gipuzkoarrak idatzi duen eleberrian (Bilbo Samurai, Txalaparta), eta tarteka The Road izeneko filmaren antza hartuko dio akaso norbaitek. Hori bai, Morillok tartea utzi dio esperantzari, eta The Road-eko kanibalismoaren ordez mutazioak aurkezten dizkigu, "horrek joko handia ematen baitu". Hondamendiaren ostean (ez da oso ondo argitzen zerk hondatu duen Lurra) Bilbo Samuraik eta bere lagun Xurik bide zaharrak urratzen dituzte, begirada berrien bila. Tartean ehunka abentura eta beste horrenbeste arrisku, liskar eta borroka.

Bilbotartasunari eginiko keinu bat ere ageri da nobelan, nahigabe egina, akaso: hiriak berak osatzen du Lurra, hots, Bilbon bertan hasi eta amaitzen dira munduaren muga denak, eta paisaia idorretan dihardute pertsonaiek. Bilbo Samurai da pertsonaia nagusia, eta, sega bat bizkarrean duela, mendeku bila dabil. "Aspalditik buruan neukan pertsonaia da Bilbo Samurai, hobeto ezagutu nahi nuen eta horretarako hasi nintzen nobela idazten. Hau da, bere eskutik idatzi dut ia-ia lan berri hau. Nik pertsonaia bat diseinatu nuen, baina gero berak erakutsi dit bidea. Konturatu barik hor neukan Bilbo, alboan, bidaide", zioen atzoko aurkezpenean idazle gipuzkoarrak. Genero nahasketa dakar liburuak eta komikien ukitua ere bai. "Komikiak, filmak, marrazkiak, musika, liburuak... Dena irensten dut, orojalea naiz. Horregatik, ezinbestean azalduko dira nire istorioetan entsalada horien guztien zatiak eta oihartzunak", dio berak.

Fernando Morillo gure idazlerik irakurrienetakoa da, eta gazte literatura jorratu du batez ere. Bere arrakastaren sekretua? "Gazte sentitzen naiz, baina iaz ehun hitzalditik gora eman nituen, eta horrek etenda utzi nau". Arrakastaren ordain gazi-gozoa.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Comentar sin registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...

Código de seguridad

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad

Publicidad

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador
 


Twitter-noticiasbizkai
Twitter Athletic