Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
Txuma Murugarrenekin estudioan Txuma Murugarren Musikaria

"Esaten ditudanak eta nola esaten ditudan dira nire zigilua, ez ahotsa"

Mungiako Lamiña estudioetan 'B aldeko kantuak' diskoa grabatzen dago Txuma Murugarren. Hamar urte joan dira 'Nire leihoak' kaleratu zuenetik eta hauxe izango da seigarren diskoa ordudanik: Sasoi Ilunak taldea desegin eta ibilbide berriari ekin zionetik

A. Egiluz Beramendi - Domingo, 18 de Abril de 2010 - Actualizado a las 08:20h

Galería Noticia

Mungia. Hiztun ona da Txuma eta anfitrioi hobea: garagardoa eskaintzen dio heldu berriari. Estudioko bigarren pisuan dute sukaldea eta bertan mahai zaharra: ogi-puska sikuak eta Nutella botea. Disko berri baten dirdiraren B aldea hori ere. Txumaren munduan murgiltzeko leku hoberik?

Disko berria baina musikari berberak.

Bai, hauxe da neure banda. Kalitatea garrantzitsua da baina alde humanoa garrantzizkoagoa, eta hauekin badut konplizitatea. Diskoak saltzeko ez gaudenez, gutxienez, zeure ideia musikalen alde egiten dutenak bilatu behar, kar-kar! Profesionaltasuna pagatu daiteke baina faktore humanoa ez. Hirugarren diskotik daramat hauekin, zazpi urte ia-ia: furgoneta ordu, kontzertu eta bizipen asko. Barre eta min asko eta hori dena ez dator debalde.

Halere, Sasoi Ilunak desegin zenetik bakarlaritzat zauzkate eta inoiz ez zara bakarrik egon.

Lehen diskoa, Nire leihoak, bakarrik egin nuen. Oraindik ez zegoen argi Sasoi Ilunak desegingo zen ala ez eta nik ez nuen argi ikusten bakarrik lan egitea, baina Ritxi Aizpuruk animatu ninduen. Oso disko soil eta luzea izan zen. Hurrengo diskoan (Hegazkinen arima, 2001), haatik, betiko formatura itzuli nahi izan nuen: taldera. Ez nuen neure burua bakarrik ikusten, kitarra akustiko batekin, ez zen hori nik eman nahi nuena. Neure musika nolakoa nahi dudan ikusita banda behar dut. Etxean idazten ditut gauzak eta musikariek, gero, ekarpenak egiten dituzte. Askoz osasuntsuagoa da jendearekin lan egitea, bakarrik, onanismo kultural eta artistiko batetan baino.

Oso banda eklektikoa lortu duzu gainera.

Bai, ibilbide musikal anitza eta zabala dute denek. Natxo, adibidez, jazzan, rockan, popan... ibilitakoa da eta, beste horrenbeste Ekaitz, Miguel eta besteak. Edozein sonoritateri aurre egiteko gauza dira eta hori oinarrizkoa da. Horiek dira benetako musikariak, konplexurik gabeak, edozein gauza jotzeko gai direnak. Ez da birtuosismo hutsa, ez da gure burua erakutseko, kantuaren alde egiteko gaude.

Disko anitzak egin badituzu ere, badute ezer amankomunean. Zein esango zenuke dela zeure zigilua?

Nik uste dut esaten ditudanak eta nola esaten ditudan, askotan, nire ahotsa dela esaten den arren. Bada anekdota bat, interneten, tipo batek gustuko zuen kanta baten autorearen atzetik zebilela, norena zen jakin gabe, eta beste batek erantzun zion: "Ez diat kanta ezagutzen baina esaldi hauengatik Txumarena dela egingo nian". Oso gauza berezia izan zen letrari erreparatuta neure kantua izan zitekeela esatea. Agian gauzak gordinki esaten ditudalako asmatu zuen. Berdin zait gauzak gogor esatea, nolabaiteko kutsu literario batekin.

Gordinki esaten dituzu gauzak baina, era berean, sinbologia eta metafora asko darabilzu.

Gauzak zuzenki esateko irudiak erabiltzea hobe da askotan. Bakardadea deskribatzeko, adibidez: gauez, euripean, istripu larria izan berri duen kotxe bateko irratiak piztuta jarraitzea, musika alaia jotzen jarraituz. Ostia, niretzat hori oso irudi tragikoa da eta indartu egiten du ideia. Bizitzari ez zaio inporta zer gertatzen zaizun, axola gabe jarraitzen du aurrera. Bakardadearen eta ahultasunaren irudi bikaina da hori niretzat eta disko honetako kanta batetan agertzen da: Kotxean hil. Nahiko gordina, kar-kar!

Minimalistak izan ohi dira zure hitzak ere; horrelakoa al zara musikatik at ere?

Gauza ñimiñoak gustatzen zaizkit, horiek baitira zirrara benetakoa ematen dizutenak. Gauza handiengandik ondorio handiak espero ditugu eta desengainatzen gaituzte gerora. Gauza txikiek ordea, beren xumetasunean, zerbait ematen dizutenean izugarria izaten da. Askatasuna eta maitasuna bezalako ideia handietara helzeko behar ditugu igo eskailerako maila txikiak, eta horietako bakoitzak dauka garrantzia, bere xumetasunean.

Gauza txikietan bakarrik ez, egunerokotasuneko errealitate ezkutuetan jarri ohi duzu arreta.

Denok dugu begirada pertsonala baina ni adiskidetu egin naiz neurearekin. Denborarekin ikasi dut horrelakoa naizela ni eta hauxe dela nire martxamoa. Lotsatu egiten nintzen lehen neure barneko ikuspegia azaltzean, nire telebistako erreferenteek ziotenarekin ez zetorrelako bat. Baina egun ez zait inporta naizen moduan agertzea.

Modan dagoenatik kanpo kultuzko musikari bihurtu zara; zeure mundua sortu eta gura duzuna egin ahal duzu bertan.

Kultuzko izateak badu rollo polita, lagunartea iradokitzen didalako. Bestalde, alde txarra, pobreziatik sekula aterako ez naizela, kar-kar! Baina nahi dudana egin ahal izatea hori da gakoa. Inork ez dit esango hau ez da zugandik espero genuena, orduan libre naiz. Zintzo diot orain gutxira arte ez nekiela publiko bat neukanik ere. Diskoek aurrera egin ahala konturatu naiz badudala.

Eta nolakoa da?

Frikia behar du izan, zentzu onenean, gauzak berriak bilatzen duentakoa, mozkor elkarrizketekin konformatzen ez dena.

las claves

"Osasuntsuagoa da jendearekin lan egitea, bakarrik, onanismo artistiko batean baino"

"Nolabaiteko kutsu literario batekin eginda ere, gordinki esaten ditut gauzak"

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Pequeños leones que se comen al Barça

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad