Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias

Gidabaimena euskaraz, zergatik ez Bizkaian?

Kanpaina jarri du martxan Foru Aldundiak, gazteek auto eta motor karneta euskaraz atera dezaten

Sandra Atutxa - Jueves, 27 de Mayo de 2010 - Actualizado a las 07:34h

Herri Torrontegi, Miren Dobaran, Aitziber Oliban eta Efren Vazquez pilotoa kanpainaren kartela jasotzen.

Herri Torrontegi, Miren Dobaran, Aitziber Oliban eta Efren Vazquez pilotoa kanpainaren kartela jasotzen. (ARGAZKIA: PABLO VIÑAS)

Galería Noticia

Bilbo. Gidabaimena euskaraz atera ahal izateko aukera eskainiko dute Bizkaiko 27 autoeskolek. Gazteen artean euskaraz ikasteko eskaria gero eta handiagoa izanik, bat egin dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta herrialdeko zenbait herrik ekimena aurrera ateratzeko. Arrigorriaga, Elorrio, Erandio, Getxo, Mungia eta Ondarroa dira oraingoz akordioa sinatu duten udalerriak. Hauekin batera, Uribe Kosta eta Txorierriko mankomunitateek ere hartuko dute parte kanpaina honetan. Proiektua bideratzeko, hitzarmena sinatu dute egitasmoan parte hartuko duten autoeskolekin.

Gaztelera izan da betidanik nagusi Euskal Herriko autoeskolen erresuman. Hego Euskal Herrian, hala ere, izan dira klaseak euskaraz jasotzeko aukera eskaintzen zuten autoeskolak, baina ez ziren gehiegi. Bizkaian, Igorreko Arratia eta Garantxe autoeskolak eta Bermeon eta Mundakan, berriz, Bermeo eta Sollube autoeskolen laguntzarekin, klase teoriko eta praktikoak euskaraz emateko materiala prest izan dute gazteek 2009. urtetik aurrera.

Azkenaldian, alabaina, gora egin du eskaintzak nabarmenki. Lortutako akordio honen arabera, Bizkaiko 27 autoeskolek euskarazko produktuak jasotzeko konpromisoa hartu dute kanpaina abiatu ordurako. Trukean, euskara zerbitzuak diruz lagunduko dituzte autoeskolak eta bakoitzak eskaintzen duenaren berri emango du.

Martxan jarritako kanpaina honek, 17-23 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta. Atzeko jesarlekua estreinatu aurretik, praktika ezazu leloa daraman triptikoa iritsiko zaie etxera hauei. "Euskaldunak gara, Euskal Herrian bizi gara eta zergatik ez orduan gida baimena euskaraz atera? Izugarria da orain arte egindako lana. Goraipatzekoa Unai Zuluagak, Arratiako autoeskolako arduradunak, orain hamabost urte hasitakoa itzulpenak eginez, hiztegi bat sortuz... Argi dago erakundeok horren alde egin behar dugula eta horretan gaude Bizkaiko Foru Aldundian. Beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzaren parte hartzea ere bai. Beraiek elebitasunaren alde egonik ez dut ulertzen zergatik ez duten horrelako proiektua babesten", adierazi zuen Miren Dobaran Urrutiak, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara sustatzeko zuzendari nagusiak. Bestalde, Dobarak azpimarratu zuenez, oraindik lan izugarria geratzen bada ere, orain arte egindakoa ez da erraza izan eta bide luzea egin dugu. Unai Zuluagak, Igorre autoeskolako arduradunak, orain 15 urte hasi zen materiala itzultzen. Atzoko eguna berezia izan zen beretzat. "Euskaraz bizi gara, karrera euskaraz egiten dugu, gida baimena ere euskaraz izan behar da, ezta? Zergatik ez? Aukera eman behar da. Ez bada aukerarik ematen, orduan jendea gazteleraz aterako du beti. Pozik nago", azpimarratu zuen Zuluagak.

Euskaraz ateratzen dutenek, batik bat, euskaraz ikasitako gazteak dira. "Aste bi dira karneta euskaraz atera nuela. Gazteleraz baino errazagoa den galdetzen didate baina zailtasuna berdina da; berdin berdin ikasi egin behar da. Euskaraz pentsatzen dut, ametsak euskaraz izaten ditut... nola ez dut gidaibaimena nire hizkuntzan aterako?", dio Iñigo Iruarrizaga igorretarra.

Ekainaren 1etik urriaren 31ra bitartean azterketa teorikoa euskaraz egiten dutenen artean, Europan zehar ibiltzeko 22 eguneko interrail bidaia zozketatuko da. Aurtengo azaroan egingo den zozketan, saria irabazlearentzat eta hiru lagunentzat izango da.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Pequeños leones que se comen al Barça

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad