Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias

Ugarteburu Sarien lehen irabazleak

Azkue Fundazioak sortutako golardo hauek internet, medikuntza eta euskara elkartu gura ditu

Manu Zabala - Sábado, 29 de Mayo de 2010 - Actualizado a las 08:03h

Galería Noticia

Bilbo. Bizkaiko Foru Liburutegian ospatu zuten, atzo goizean, I. Iñaki Ugarteburu Sarien banaketa. EuskarazkoWikipedia susta-tzeko Azkue Fundazioak antolatu dituen ekimenen artean lehena izan zen hau eta osasun arloan euskaraz egindako ekarpenak saritzea du helburu: "Internetek, medikuntzak eta euskarak elkarri bostekoa emateko" sortutako saria da, hain zuzen ere, antolatzaileen hitzetan.

Euskarazko wikipedian argitaratutako artikuluen egileak medikuntzako ikasleak izatea zenez sariotan parte hartzeko baldintzetako bat, "parte hartzaile asko ez zeuden", azaldu zuen Adrián Llorente Aginagaladek, lehen sariaren irabazlea. Hestegorriko sortzetiko malformazioak lanari esker jaso zuen Llorentek, sari bezala, Netbook ordenagailu eramangarria. Lehen irabazlearekin batera, Beñat de Miguel Arnaiz, Iñigo Romero Arandia, Arrate Aldama Martín, Sonia Santos Ochoa de Eribe eta Unai Fernández de Betoño izan ziren beste sarituak.

Euskarak eta teknologia berriak bat egiteko duten beharrizanaz jakitun, izen handiak bildu ziren sari banaketara. Josune Ariztondo, Foru Aldundiaren Kultur Diputatua eta Azkue Fundazioko presidentea, izan zen ekitaldiaren buru. Honekin batera, Foru Aldundiko euskara sustatzeko zuzendaria den Miren Dobaran, Ana de Castro Bilboko Udaleko Kultur zinegotzia eta EHUko eta Deustuko Unibertsitateko errektoreordeak -Jon Irazusta eta Roberto San Salvador, hurrenez hurren- izan ziren bertan. Ander Basalduak eta Karmele Artetxek parte hartu zuten ere sari banaketan. Lehenbizikoa Osasungoa Euskalduntzeko Elkarteko kidea eta, bigarrena, UEUko kidea. Bi elkarte hauek, izatez, Foru Aldundiarekin, EHUrekin eta Deustuko Unibertsitatearekin batera, Iñaki Ugarteburu Sarien antolakuntzaren sustatzaile izan baiziren.

Adrián Llorenteren ostean De Miguelek jaso zuen bigarren saria, Endodontzia terapia artikuluari esker. Iñigo Romero Arandiak sinatutako Ekintza potentziala izan zen hirugarren lan saritua.

Emakumezkoek ere izan zuten berebiziko garrantzia sariketan: Arrate Aldama Martínen Huntingtonen gaixotasunak irabazi zuen laugarren golardoa eta Sonia Santosek bosgarrena. Hauxe gutxi balitz, oparotasuna ere txalotu gura izan zuen Fundazioak, Euskarazko Wikipedian kalitatezko sarrera gehien egindako nabigatzaileari. Kasu honetan, Arrate Aldama Martínek igo zuen, bigarren aldiz, saria jasotzera. Eta badu oparotasunak berebiziko garrantzia ere. Azken urteetan, Wikipediak, euskarazko 55.000 sarrera izatetik 56.000 izatera iagaro da eta, honi esker, wikipedia existitzen den hizkuntzen zerrendan, euskara, 45. postutik 43.era egin baitu jauzi. Beste hizkuntza batzuekin konparatuta, Ukraniarrak, adibidez, herrialde ofizial bateko hizkuntza denak, sarrera gutxiago ditu. Bestalde, galegoa, 41. postuan dago gaur egunean.

Iñaki Ugarteburu EHUko medikuntzako irakasle zenduaren omenez sortutako sariak dira hauek. Josune Ariztondoren berbatan, "Ugarteburu, osagilea eta filosofoa ikasketaz, euskalgintzan lan asko egindakoa zen, batez ere unibertsitate mailako euskarazko ikaskun-tza bultzatzen". "Beharrezkoa zen mota honetako sariketa bat egotea", iritzi zion, ekitaldiaren ostean, Llorentek. "Beharrezkoa zen euskarazko wikilariok egiten dugun lana aintzat hartzea eta, egia esan, oso ondo antolatu dute sariketa hau".

Azkue Fundazioak, azaroan aurkeztua izan zenetik, hamar gehi bat ekimen antolatu ditu eta Euskararen Etxean duten Interpretazio Zentruaren kudeaketaren arrakastari esker, nonbait, lankidetza hitzarmen berria sinatu berri du Bilbokko Udalarekin. Sinatzaileek, Josune Ariztondo eta Ana de Castro, 2010. urtean burutuko diren ekimenetarako 64.000 euroko akordioa adostu zuten. JKlik, Mediategia, Banden Irratia... izango dira akordioak babestutako ekimen zenbait.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Comentar sin registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...

Código de seguridad

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad

Publicidad

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador
 


Twitter-noticiasbizkai
Twitter Athletic

Publicidad