Publicidad
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
EUROPA PRESS - Lunes, 28 de Junio de 2010 - Actualizado a las 12:53h
votos
comentarios
Berrizko Udalak indarrean daukan euskararen erabilera sustatzeko planaren barruan, esperientzia pilotu aintzindaria burutu da udal beharginen artean. Guztira, 21 lagunek parte hartu dute, eta helburua udal langileek beren arteko egoera informaletan euskara gehiago erabiltzea izan da.
BILBAO. Soziolinguistika klusterraren babespean sortu zen Eralan foroaren oinarriak erabiliz egin da esperientzia. Erabileran eragiten duten faktoreak aztertu eta horiengan nola eragin ikertzeko foroa da Eralan. Berrizko Udalak foro horretako kide den Ahize-AEK zerbitzu linguistikoaren laguntza izan du.
Berrizko Udaleko iturriek adierazi dutenez, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Psikologia Fakultateak landu duen hiru saioetako metodologia erabili dute lanerako. Lehenengo informazioa eman, bigarrenik norbanakoaren esku utzi dute besteekiko harremanak nola izan nahi dituzten zehaztea, eta hirugarrenez, zehaztutakoa praktikara eraman dute.
Esperientzia pilotu honetarako izan duten hipotesia honakoa hau da: erakunde bateko norbanakoek besteekiko harremanetan izan nahi dituzten rolak zehaztu, besteei jakinarazi eta erakundeak onartu eta bere egiten baditu, tentsioak eta gatazkak murriztu egiten dira eta baita horien pertzepzioa ere, eta erabilerak gora egiten du.
Horrela, lanak emandako emaitzak "positibotzat" jo dituzte. Datu orokorretan aldaketa positiboa eman da, eta proposatutako hipotesia baieztatu egin da. Erabileraren pertzepzioak gora egin du, datuetan ez ezik, iritzi kualitatiboetan ere. Langile batzuek aitortu dute euskara gehiago erabili dutela, eta beste batzuek adierazi dute lankideek euskara gehiago erabili dutela.
Publicidad

Gracias por su comentario
¡Hecho!

Recibirás un e-mail para confirmar tu registro.
Enseguida te devolvemos a la página en la que estabas donde verás tu comentario publicado
Publicidad
Publicidad
13:35
13:15
13:03
12:28
12:28
![]()
![]()
![]()