Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias

"Ez dago euskara errotuta ez duten saltokiak zigortzerik", dio Mendiak

helduen alfabetatze eta berreuskalduntzerako erakundeak 1,85 milioiko diru laguntzak jaso ditu

deia - Miércoles, 21 de Julio de 2010 - Actualizado a las 04:40h

bilbo. Eusko Jaurlaritzak atzeratu egin du saltoki eta dendak bezero euskaldunei euskaraz mintza-tzea behartzen zuen dekretua. Halaxe jakinarazi zuen atzo Idoia Mendia bozeramaileak Gobernu Kontseilaren ostean eman ohi duen prentsa agerraldian. Mendiaren esanetan, egun "ez dira "baldintza aproposak ematen" euskara errotuta ez duten enpresak zigortzeko. "Une honetan Euskal Herriko errealitate soziolinguistikoak horrela jokatzera behartzen du", gaineratu zuen.

PSE eta PP-k proposaturiko ekimenaren ondorioz, Eusko Legebiltzarrak aurreko gobernuak indarrean jarritako dekretua aldatzea galdegin zion Lakuari eta horretarako epe bat jarri zuen, uztailak 17a alegia. Juan Jose Ibarretxeren gobernuak aurreikusitako araudiaren arabera 3.000 eta 600.000 euro bitarteko isunak ezar-tzen ziren saltoki eta dendetan bezero batek euskaraz hitz egin eta erantzuna hizkuntza berean ematen ez zutenentzat.

Bestalde, HABEk (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) 1,85 milioiko diru laguntzak eskuratu ditu 2009ko bigarren deialdian edo 2010eko lehen deialdian HABEren maila bat gainditu duten ikasleentzako. Lakuak jakinarazi duenez, dirulaguntzak lortzeko, ikasleek HABEren euskara maila edo baliokide bat egiaztatzeaz gain, 2009ko martxoaren 20tik 2010eko abuztuaren 31a bitartean euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro batean ikasle izana frogatu beharko dute. Halaber, jakinarazi dutenez, abenduaren 15aren inguruan esleituko dira dirulaguntzak, eta HABEren web orrian argitara emango dira.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Comentar sin registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...

Código de seguridad

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad

Publicidad

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador

22-M Resultados pueblo a pueblo

Comprobador
 

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad


Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad