Publicidad
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Diru-laguntzak irailaren 1etik 30era arte eskatu ahal izango dira herriko Udaletxean
I.G. - Martes, 27 de Julio de 2010 - Actualizado a las 04:39h
votos
comentarios
Abadiño. Abadiñoko Udalak irailaren 1etik 30era arteko epea emango du 2009-2010 ikasturtean euskarazko ikastaroak egin dituzten bizilagunek diru-laguntzak eska ditzaten. Laguntzen zenbatekoa asistentziaren araberakoa izango da, eta homologatutako euskaltegietako eskola guztietara joan diren ikasleei %100 ordainduko zaie.
Eskaera epea iragartzen duen bandoan, Jose Luis Navarro alkateak biztanle guztiak animatzen ditu "euskara ikasi edota hobetu dezaten". Halaber, Abadiñoko herritarrei euskaraz hitz egiteko Berbalagun proiektuan parte hartzeko aukera dagoela gogorarazi die. Abadiñoko bizilagunek udaleko diru-laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte, baldin eta ikasturte horretan euskara ikasteko edo hizkuntza honen prestakuntzarako edo normalizaziorako ikastaroak egin badituzte. Udako ikastaroak, ikastaro trinkoak edota barnetegikoak laguntzen dira diruz. Laguntza horiek lortzeko, Abadiñon erroldatuta egoteaz gain, asistentzia gutxienik ere emandako eskola orduen %80 izan dela egiaztatu behar du eskatzaileak.
Publicidad

Gracias por su comentario
¡Hecho!

Recibirás un e-mail para confirmar tu registro.
Enseguida te devolvemos a la página en la que estabas donde verás tu comentario publicado
Publicidad
Publicidad
21:00
20:40
20:11
20:07
20:11
![]()
![]()
![]()