Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
Talaieroa

Esperantza zerumugan?

por Erramun Osa - Martes, 7 de Septiembre de 2010 - Actualizado a las 04:42h

Galería Noticia

eZ nuke inoren esperantzarik zapuztu nahi, baina, edukiz erabat hankamotza iruditzen zait ETAren komunikatua, zinez. Batetik, emandako su-etenaren nolakoa -iraunkorra eta nazioarteak egiaztatzeko modukoa- eta bestelako indarkeria adierazpenak -mehatxuak eta kale-erasoak, esate baterako- barnebiltzen dituen argitu gabe "eraso ekintza armaturik ez burutzeko erabaki" soila iragartzen duelako. Bestetik, komunikatua ez delako ezeren hasiera, ez eta amaiera ere, baizik hilabeteotan ehundu den estrategia elikatzen jarraitzeko beste urrats bat -ez besterik- delako. Beraz, estrategia horren gorabeherei lotua azaltzen da orobat ETAren borondatea, ez herritarren gehiengo zabalak aspalditik eska-tzen diharduen alde bakarreko eta baldintzarik gabeko armak uzteko eskakizunari. Azkenik, idatzian ETAk alde bakarrekoa den egitasmo-politikoa ezartzeko nahia ez duelako alboratzen, baizik xede horri irmo eusten diolako. Horregatik, iragarritakoa ez da nahikoa.

ETAk eta, oro har, ohiko ezker abertzaleak ez du hamarkadetako bere ibilbidean autokritikarako heldulekurik ikusten, antza denez. Ai-tzitik dio borroka latzaren lorpena izan dela Euskal Herriak bizirik iraun ahal izatea, etorkizun askea eraikitzeko aukera zabalik mantenduz.

Alta, ingurura begiratzea besterik ez da behar ETAren eta haren jardunaren gurpil-zoroa elikatzen ibili direnek gure herriari ekarri dioten kalteaz ohartarazteko: nahigabea, sufrimendua, atsekabea, herrigintza galgatzea, bazterketa, abertzaletasunetik gizataldeak urruntzea, eta abar. Gure aurrekoek etxe-kalte iritziko zioten bai ETAri eta bai hark ekarritakoari. Herri bezala gehiago aurreratzerik izan ez badugu, besteren artean, indarkeriagatik izan da, edo bestela esanda, eskuartean genituen eta ditugun lanabesak baliatu ordez gainerakoek ereindakoa zapuzten indarrak erabili direlako.

"ETA prest dago, gaur atzo bezala, Espainiako gobernuak borondatea izanez gero, prozesu demokratikoa abiarazteko beharrezkoak diren gutxiengo demokratikoak adosteko". Eta nor da ETA, gaur atzo bezala, euskal herritarren borondatea ordezkatzeko? Herritarren iritziak gogoan hartzen ez dituenak, euskal lurraldeetako askotariko herritarrak errespeta-tzen ez dituenak, demokraziaren oinarrizko irizpideei bizkar emanda bizi denak nola pentsa dezake inorekin gutxiengo demokratikoak adostea!

Gainerakoei dei egiten zaie "borrokan murgildu eta jarrai-tzeko", zeren alde, ordea?

Gainbehera etorri den EA eta, beherago, ohiko ezker abertzalearen arteko akordioa estrategikoa omen da. Euskal Herri independentea lortzea omen da xedea. Alabaina, zein da XXI. mendean askotarikoa den gizarte honetan arian-arian zerumuga horretara iristeko egin beharreko bidea? Ezen bide hori zedarritzea baita gakoa baldin herritarren gehiengo zabalak erakarri eta, proiektuen arteko konfrontazio demokratikoa tarteko dela, abertzaletasunaren barruan hegemonia irabazi nahi badira. Horren faltan, ez ditzagun herritarren bake nahiak abantailak lor-tzeko baliatu, amesten den hegemonia erdiesteko makulu gisa erabili, abertzaletasunaren gainerako adierazpenak gutxietsiz eta bazterrean lagaz, zertarako eta, lortu ondoren lehengoan -egitasmo antidemokratiko bat inposatzen- jarraitzeko, herritarren nahiak eta itxaropenak berriro zapuztuz.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos Curiosas: El arbol  con cuerpo de mujer

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

El jugador número 12

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad