Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Deia - Viernes, 15 de Octubre de 2010 - Actualizado a las 04:43h
votos
comentarios
Bilbo. Atzo hasi eta urriaren 23ra arte ospatuko da Zinemakumeak zikloaren XV. edizioa. Emakumeek egindako zinema lanen erakustaldi hau Bilboko BBK espazio berrian izango da (Kale nagusia, 19-21), iluntzero, 20.00etan. Aurrekoetan legez, zinemaldiaren helburua ikusleei zinemaren panorama exotikoena eskaintzea izango da, emakumeek munduaz duten ikuspegia oinarri hartuta betiere.
Aurkeztuko dituzten 10 film luze eta 10 laburretatik bat ere ez da areto komertzialetan ikusia izan. Hala ere, nazioarteko hainbat sari jaso izan dituzte zenbaitzuek. Saio guztiek izango dute eskema bera: lehenengo Euskal Herrian zein Estatu espainiarrean ekoitzitako labur bat eskainiko dute eta, jarraian, programako pelikuletako bat. Film laburren artean Antonia Armengualen No se aceptan propinas (Eskupekorik ez da onartzen), Oriana Alcaine eta Alejandra Márquezen 5 recuerdos (5 oroitzapen), Elena Trapéren Pijamas (Pijamak) eta Claudia Floresen Hospital de muñecas (Panpinen ospitalea).
Aurtengo beste nobedadea haurrei zuzendutako film bat aurkeztuko dutela izango da. Eskaintza hobetze aldera, haurrei zuzendutako pelikuletan ohikoak ez diren gaiak jorratzen dituen eta zuzendari europardun filma izango da. Eta XV. edizioa ongi hasteko, atzo egindako aurkezpen ekitaldian, Margarita Aleixandre omendu eta saritu zuten. Zuzendariak egindako ibilbideagatik eta Estatuan zinema munduan sartutako lehen emakumeetakoa izateagatik ere. Saria Dora Salazar eskultoreak propio egindako lana izan zen eta harro jaso zuen Aleixandrek.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
21:34
21:21
21:14
21:06
20:53