Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
EP - Lunes, 25 de Octubre de 2010 - Actualizado a las 11:55h
votos
comentarios
BILBO. Agerre Teatroa, lau urte pasa ondoren, bueltan da Kolonbian, "`Puta vieja alcahueta Celestina!" ikuskizunarekin bira txiki bat eskaintzeaz gain, Bugako XXIV. Nazioarteko Istorio eta Elezaharren Topaketan "Herriek beren oroimena gal ez dazaten" deituriko ekimenean parte hartzeko, konpainiako arduradunek jakinarazi dutenez.
Maite Agirre antzerkigile eta zuzendariak, Ines Martinez de Ituarte antzezle eta musikariarekin eta Cesar Soto aktore eta mago guatemalarrarekin batera eskainiko ditu "`Puta vieja alcahueta Celestina!" lanaren emanaldiak Pastoko Teatro Imperial-ean bihar, Bugako Teatro Cinema Centro-n asteazkenean eta Popoyaneko Teatro Guillermo Valencia-n larunbatean. Publikoaren partaidetza ahalbidetzen duen ikuskizun honek Fernando de Rojas, Feliciando de Silva eta Arcipreste de Hitaren testuak ditu oinarri, gidoia Maite Agirrerena dela.
Maite Agirrek, aldi berean, azaroaren 2tik 5era bitartean burutuko den Bugako XXIV. Nazioarteko Istorio eta Elezaharren Topaketan "Herriek beren oroimena gal ez dezaten" ekimenean izango da, bertako kontalari eta artista andana bati ikerketa tailerra eskaintzeko. Esperientzia honetan landutakoarekin azaroaren 3an Bugako Lia liburu-dendan jaialdiarentzat propio burututako "La Celestina"-ren bertsioa antzeztuko dute, agerraldian antzerki teknika eta ahozko narrazioa fusionatuko dituztela.
Bestalde, Maite Agirre bera zein Ines Martinez de Ituarte kontalari gisa arituko dira topaketen barne, saioan euskal kopla eta erromantzeen doinuetatik abiatuz euskal kultur eta oro har unibertsalak diren elezahar eta mito tradizionaletan murgiltzeko gonbidapena eginez.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
21:53
21:34
21:21
21:14
21:06