Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Erramun Osa - Martes, 23 de Noviembre de 2010 - Actualizado a las 07:48h
votos
comentarios
Euskaltegi-sareei 2010-11 ikasturtean Eusko Jaurlaritzak emango dizkien laguntzen murrizketaren arrazoiak Eusko Legebiltzarrean azaldu behar zituen egunean, unibertsitate ikasketak euskaraz egiten dituztenei EGAren pareko titulua ematea aztertzen ari dela aurreratu zuen Blanca Urgell Kultura sailburuak. Halaber, Derrigorrezko Bigarren hezkuntza D ereduan amaitzen dutenei ere euskara gaitasun titulu berri bat ematea, EGA baino maila baxuagoa aitortuko lukeena ematea aztertzen ari direla adierazi zuen. Asmoak iragartzeko unea, testuingurua albo batera utzita, bidezkoa ez ezik onuragarria ote da euskaraz egindako ikasketetan euskararekiko lortutako mailek aitormena eta baliagarritasuna izatea? Galderari baiezkoa erantzungo nioke nik, inolako zalantzarik gabe. Besterik da, irakasmaila bakoitza kontuan hartuz, ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako erreferentzia markoarekiko zein mailarekiko parekidetzen den eta baliokidetza hori nola egiten, eraikitzen den.
Bestela esanda, gaztelaniaz ikasten duen batek bere ibilbide profesionalean aurrera egin ahal izateko frogatu behar ote du gaztelaniaz badakiela aldioro? EAEko pertsona batek gaztelaniaz C2 maila edo laugarren hizkuntza-eskakizuna -EGAtik goragoko maila- baduela erakutsi behar ote du administrazioan jarduteko? Ez dut kasu bakar bat ezagutzen. Euskararen kasuan, aldiz, halako gehiegikeriak egin ohi ditugu borondaterik onenarekin betiere, euskaldunen euskararen ibilbidea guru-tze-bide bihurtuz, euskararen erabilera eta atxikimendua galgatuz, areagotu beharrean. Horiek horrela, bada sasoia hizkuntza kontuetan gauza normalak egiten hasteko!
Baina bada sasoia ere gauzak ondo egiteko. Izan ere, zergatik unibertsitate ikasketak egiten dituztenei EGAren pareko titulua emango zaie? Zergatik ez laugarren hizkuntza-eskakizuna? Zergatik ez maila apalagokoa? Zerk bultzatu gaitu maila bat eta ez bestea izan dezaketela aurresatera? Presak eta arinkeria ez dira bidaide egokiak halako iragarpenak egiteko orduan; beraz, gauzak tentuz eta ondo landu behar dira iragarri aurretik, bidean ahalik adostasun zabalena lortzen ahaleginduz, bidenabar.
D ereduan derrigorrezko eskolaldia amaitzen dutenei ere aitormena ematea aztertzen ari dira. Ados. Alabaina, zer gertatuko da D ereduan orain arte ikasten ibilitakoekin? Edo gainerako ereduetan derrigorrezkoa eskolaldia amaitu edo egiten ari direnekin? Derrigorrezko eskolaldiaren helburuetako bat pertsona bakoitzaren testuinguru ekonomikoa eta kulturala gorabehera etorkizunerako aukera-berdintasuna ahalbidetzea baldin bada… zein ekarpen egin dezake halako neurri batek gizartearen kohesioan eta euskararen indarberritzean?
Egun indarrean dugun ereduen sistemak ez du hizkuntza kontuetan herritarren aukera-berdintasunean ekarpenik egiten, gizarte elebidunagoa eta kohesionatuagoa sortzeko bidean egin dezakeen ekarpena egiten, eta horregatik -ere-… horrexegatik, gainditzeko urratsak egin behar dira. Alabaina, hori egin ahal izateko adostasuna lantzea ezinbestekoa da, besteak beste, derrigorrezko eskolaldiaren amaieran ofizialkide diren hizkuntzekiko ikasleen -bakoitzaren bizi-baldintzak zeinahi direla- gehiengo zabal batek lortu dezakeen maila ezartzeko prozesua irekiz, esperimentazioa eginez, ebaluatuz eta adostasunak bilatuz. Horixe da oinarrizko zimentarria euskara eta haren indarberri-tze ahalegina inorentzat gurutze-bidea bilaka ez dadin!
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
21:53
21:34
21:21
21:14
21:06