Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Bilbao Bizkaia Kutxaren babesarekin Youtube izango du "guduzelai" BBKklip-ek
Ander Egiluz Beramendi - Viernes, 18 de Marzo de 2011 - Actualizado a las 05:49h
votos
comentarios
Bilbao Bizkaia Kutxak Kale Nagusian duen egoitzan aurkeztu zuten lehiaketa Ariztondok eta Saenz de Buruagak. (ARGAZKIA: DAVID DE HARO)
Vista:
Bilbo. Euskara teknologia berriekin batzeko jaio zen Azkue Fundazioa eta bere horretan darrai gizarteari eskaintzen dizkion proposamenekin. Atzo aurkeztu zuen: azkena: BBKklip film-laburren txapelketa.
Aurrezki Kutxaren babesarekin, fundazio bizkaitarrak euskaldunen sormena jarri gura du lehian eta, adin-tarte zabala onartuz, laburmetraien lehenbiziko norgehiagoka antolatu du. Bideoak ekainaren 15etik irailaren 15era bitarteko epean aurkeztu ahal izango dira eta "euskara, Euskadi, Euskal Herria edo bizi garen gizartearekin harremanduta" egon beharko dira, Josune Ariztondok, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuak, azaldu zuen legez. Prentsa aurrekoan, BBKren zuzendariordea den Juan Mari Saenz de Buruaga ere aritu zen, hizkuntza "abangoardian" egon daiten. "Lehen aldia da Azkue Fundazioarekin lan egiten dugula -azaldu zuen kutxako ordezkariak-, eta, egia esan, lehiaketa honek bat egiten du bai Azkueren eta baita BBKren helburuekin".
Norgehiagokaren zio nagusia "gure tradizio luzeko hizkuntza bultzatzea" bada ere, euskara, "hizkuntzarik zaharrenetarikoa izan arren, berritzailea izan daitekeela" erakustea ere bada helburu garran-tzizkoa. Horren adibidide dira parte hartzeko baldintzetariko bi: alde batetik, internet izatea bideo-egileen guduzelaia eta, bestetik, lanak grabatzeko edozein gailu onartzea (mugikorra, bideo-kamera...).
Adin-tarte zabala Gizarte lagin ahalik eta zabalena barne hartzen saiatu dira Azkue eta BBK eta, horretarako, bi mailatan banatu dute txapelketa: 14 eta 25 urte bitartekoentzat lehenengoa eta 25 urtetik gorakoentzat bigarrena, betiere, bizkaitarrak diren bitartean. Banaketa honetaz gain, hiru atal desberdin izango dira maila bakoitzean, gaiaren arabera desberdinduak: Sormena, Dibertsioa eta TradBerri. Lehenengo sailak, sormenarenak hain zuzen, euskara modu originalean aurkezten duten lanei zuzenduta egongo da. Dibertsioaren atala, bere aldetik, Euskal Herriko elea gatz handiko hizkuntza bezala aurkeztuko dutenen saila izango da eta, azkenik, TradBerri bezala bataiatu duten sekzioa, euskara tradizionalena eta berritzaileena uztartuko duten lanen bilgunea izango da.
Lanek 60 eta 90 segundu bitarteko iraupena izan beharko dute -nahiz eta hiru minutura arteko luzerakoak onartuko dituzten ere- eta euskara izan beharko da testu eta berbaldi guztien hizkuntza. Lagun bakoitzak atal bakoitzeko lan bana aurkeztu ahal izango du, gehienez jota, BBKklip.biz webgunean sartu eta izen emate orria bete ostean.
Epaile zerrenda internetzaleak bezain anitza izango da; izatez, behin bideoa webgunera igota, Youtube atarian ikusgai izango da eta bertan bozkatu ahal izango dute nabigatzaileek. Gauzak horrela, bozka kopuruak eta ikustaldi kopuruak eragina izango dute sariketan. Hala eta guztiz ere, antolatzaileek oraindik publiko egin ez duten epai-mahai profesionalak izango du azken hitza.
Urriaren 14an emango dituzte ezagutzera finalistak -18 guztira- eta azaroaren lehen astean ebatziko da epaia, Kale Nagusiko BBK Aretoan, hain zuzen. Finalista bakoitzak 600 euroko txekea jasoko du -teknologia produktuak erosteko- eta irabazleek, horretaz gain, 1.000 euroko gehigarria eta "beste sorpresaren bat", Ariztondok ziurtatuta.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
15:18
14:56
14:58
14:51
14:39