Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias

Poteoan euskara ahotan izateko deialdia luzatu dute Mundakan

i. f. - Miércoles, 13 de Abril de 2011 - Actualizado a las 05:48h

munDaka. Deialdia badabil sare sozialetan hara eta hona, baina ordenagailutik Mundakako kaleetara jauzia egitea ezinbestekoa du. Arratsaldero Poteoa izenburupean, Mundakako Udalak euskara ahotan izateko programa abian jarri du urte amaierara arte. "Herritarren arteko erlazioetan euskara sustatzeko asmoarekin" sortu dute egitasmoa, baina batez ere "tabernetan".

Euskara Planaren baitan egin zuen iaz Udalak diagnosia, eta beronek tabernetan "euskararen presentzia urria nabarmendu zuen", gaineratu dutenez. Horrexegatik, egoera honi buelta emateko, Mundakako Udalak "poteoan joateko edota aktibitate komunak gara-tzeko" herritarren taldeak sortuko ditu. Udaletxean, liburutegian zein Turismo Bulegoan, apirilaren 18ra arte dute izena emateko aukera herritarrek.

"Antzeko adina eta euskera maila duten bost edo sei laguneko taldeak osatzea da asmoa, hamabostero poteoan joateko edo taldeak aurretiaz erabakitako aktibitate baten aritzeko", azaldu dute Udaleko bozeramaileek. Gainera, "talde bakoi-tzeko kideek araudi bat jarri eta bete beharko dute, eta ostiralero elkartuko dira". Horrez gain, "sortzen den talde bakoitzak "dirulaguntza bat hartuko du eta taldeak erabakiko du zertan erabili". Izena eman nahi dutenek udaletxean goizeko 09:00etatik 14:00etara arte, eta Turismo Bulegoan edota Udal Liburutegian astelehenetik ostiralera -beti ere arratsaldeetan baino ez- egin ahal izango dute.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas: Multa

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

El jugador número 12

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad