Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
ESPECIAL KORRIKA MAITATU, IKASI, ARI...

Negar malkoak Gasteizko kaleetan

Atzokoa orain arteko jardunaldi mugalariena izan zen, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba ikutuz

Ander Egiluz Beramendi - Viernes, 15 de Abril de 2011 - Actualizado a las 05:49h

Euskararentzat mugarik ez dagoela argi gelditu zen Gasteizen.

Euskararentzat mugarik ez dagoela argi gelditu zen Gasteizen. (ARGAZKIA: ALEX LARRETXI)

Galería Noticia

LAUA da Gasteiz, aldaparik bakoa. Bosta ere bada, baina. Iruñea, Baiona, Donibane Garazi eta Mauleren ostean, Korrika 17k bisitatzen duen Euskal Herriko bosgarren hiriburua izan baita Arabako kapitala; eta seietan eman zion ongi etorria euskalakarien tropelari. Eta ez edozelan, ezta gutxiago ere. Euskaltzaleen uholdeak bat egiten zuen ortzemugarekin, urrunean galduta. "Zoragarria da hau, ederra!", zioen antolatzaileetako batek. Sentimendu bera bihotzean, emozioak kontrolatu ezinik, megafonia zeraman gidariak negar egiteari ezin izan zion utzi kilometroak aurrera egin ahala. Zinez, oilo-ipurdia jartzeko moduko hotzikarak zeharkatzen zaitu horrelakoak ikusita. "Eskerrik asko, Gasteiz" baino ezin ahoskatuz.

Ez zen zorizkoa izan, gainera, Korrika Gasteizera ostegun arrats-iluntzean ailegatu izana. Jon Arretxeren eleberri ezagunenetarikoa den Ostegunak ez baitzen gertatzen zenaren kronika baino. Ikasle hiri honek beti ospatu izan ditu eguen amaierak eta, horiei, euskararen aldeko aldarri sustraitu eta benetan sentitua gehitzea badauka garrantzirik. Gasteizen ere, euskararen alde. Dudarik al zegoen?

Hiru herrialde 24 orduan Atzokoa orain arteko jardunaldi mugalariena izan zen Korrikarentzat. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako herri eta hiriak ezagutu zituen euskalakarien martxak. Markina-Xemein, Ermua, Elorrio eta Durangaldea izan ziren, besteak beste, korrikalariek Euskal Herriko mendebaldean zeharkatu zituzten herriak. Ordu txikietan aritu ziren horietan, ttipi-ttapa eta txor-txor, Bizkaiko lehenbiziko euskalakariak. Errimak izan zituen protagonista ilargipeko aldarrikapenak, Igor Elortza eta Eneko Abarkasen parte hartzeari esker. Durango eta Iurretan bota zituzten bat-batekoak, furgonetatik bertatik, hurrenez hurren. Giroa zoragarria izan zen gau partean. Eguraldia lagun, eguratsak ipurtargiz betetako maindire beltza zirudien, ilargiak euskaldunak jagoten zituen bitartean. Jende aldra bildu zen euskaraz bizi gura duen tropelera eta, Gipuzkoara berriz ere itzulita, Angiozarreko hiru gaztek goiti-beheran bidaiatu zuten mezu sekretua.

DEIAREN kilometroa Aldarte bikainean eman zioten Oñatiko euskaldunek ongi etorria Korrika 17ri. Irudia ederra izan zen: ikastolako umeak, enpresa eta fabriketako langileak, elkarteko kideak, gurasoak… Ziztu bizian hartu zuten lekukoa herriko lagunek. Hain bizi ezen, herriko kanpoaldean, lau buelta eman behar izan zituzten euskalakariek biribilgune batean; denbora galdu behar zen zelanbait. Eta horrekin batera, "apatT-ipitT, akirroK!" oihu egitera ere behartu zituzten arduradunek. Alegia, eta umore ona alderatu ezinik, atzerantz lasterkatu zituzten zenbait metro euskalakariek. Zeinek esango lukeen baina, denbora galdu beharra zegoen!

DEIAk ere eramango du lekukoa gaur, Bilboko aldirietan. 1938. kilometroa hain zuzen, Kastrexanan, arratsaldeko 17.30 inguru. Gurekin bat egin gura? Animatu hadi, euskalakari!

Lo que no aparece en los medios, no existe. Y bien lo saben los organizadores de Korrika. Siempre atentos a las necesidades de prensa, radio y televisión. Por un lado, Korrika 17 está siendo seguida por decenas de medios de comunicación y, tal y como explica Igor Elordui, jefe de prensa de Korrika, "tratamos de igual manera a los medios pequeños de cada pueblo y a las grandes empresas de comunicación". Elordui también opina que "cubrimos casi todo el ámbito comunicativo del país", mientras ojea la lista de conexiones que deben hacer en el día: más de veinte entrevistas radiofónicas al día! Se dice pronto. Pero, en carrera, junto con DEIA, están cubriendo el evento otros seis medios de comunicación. "Lo más complicado resulta adecuarse a las necesidades concretas de cada medio", recuerda Ane Aristi. "La prensa escrita tiene unos horarios, la radio otros, la televisión el suyo propio… hay que ceder entre todos para poder arreglarnos lo mejor posible". Y la verdad es que lo están consiguiendo. Por último, Ana Castro es quien más se ha afanado en que la página web korrika.org y las redes sociales estén a punto. Y razón no le falta: su portal en facebook ya cuenta con más de 8.000 amigosdo.

Anímate a correr hoy el kilómetro de DEIA en Bilbao

Alto de Kastrexana, 17.34 h. DEIA multiplicará hoy su esfuerzo por el euskera y la Korrika. Y no es un decir. Responsables de este diario, lectores y todo aquel que quiera sumarse a echar unas zancadas por el idioma de los vascos junto a este diario ya tiene hora y lugar donde hacerlo hoy. Será en el alto de Kastresana, en uno de los mejores miradores de Bilbao, a las 17.34 horas. Quienes se sumen a la iniciativa de DEIA deberán estar quince minutos antes en la zona. Por delante habrá mil intensos y comprometidos metros, los del kilómetro 1.938. Este diario regalará una camiseta a quienes se calcen las zapatillas en este relevo de la Korrika. Aunque parece imposible acertar en qué punto se encontrará la serpiente multicolor a una hora concreta, la organización explica que, de media, se recorren 9 kilómetros a la hora. Lo sorprendente es que se cumple el horario previsto. Y es sorprendente porque no avanza igual un chavalín de tres años, una atleta de 26 o un aitite de 80. No obstante, los organizadores están en todo momento mirando el reloj y avisando: “Cinco minutos tarde, 10 minutos adelantados, animadlos a correr más, decelera la marcha…”. 2.507 kilómetros y el margen de error es, literalmente, de risa. Puntualidad británica... en euskera.
votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas: Multa

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

El jugador número 12

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad