Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
Zirrikituetatik begira

Kutsadura

Juanjo Olasagarre - Sábado, 7 de Mayo de 2011 - Actualizado a las 05:54h

ERREALITATEAK sortzen du hizkuntza ala hizkun-tzak errealitatea? Galdera zaila oraindik ere Hizkun-tzaren Filosofiak zehatz-mehatz erantzun ez duena. Berdin galde daiteke gaixoak gaixotzen du hizkun-tza ala hizkuntzak gaixoa? Bai, oiloa eta arrautzaren aferara ailega gaitezke. Eta zer pentsatuko zenuten, demagun, nahiz eta ederki jakin kutsatzea ezinezkoa dela GIBdun baten edalontzitik edatera ukatu zen batez? Eroturik dagoela? Ergela dela? Edo ez duela GIBdun horrekin egon nahi estigma duelako, edo besterik gabe interesatzen ez zaiolakoz?

Errealitate politikoa izendatzeko osasun eremuari dagokion hizkun-tza erabiltzen denean... malo! Izan ere, arrazoia kanpoan uzten da eta gaixotasun kutsagarriek mendetan eta mendetan sortutako arbuio, beldur, interes eta abarrak gaitz-erabiltzen dira.

Aste honetan UPN, PSN, PPN eta CDNko ordezkariek ez dute parte hartu nahi izan elbarriei buruzko mahai inguru batean Bilduko ordezkariak ere parte hartu behar zuelakoz. Cormineko ordezkariak (Nafarroako elbarritu-ordezkarien batzordea) harriturik gelditu da mahai ingurua egitera zihoala partidu horietako kideek ezezkoa eman dutenean.

Bat-batean Maiorga Ramirez eta bere kideek kutsaturik daude eta izurritea balute bezala gainon-tzekoek ihes egiten diete. Kutsadura da hitza bere adieraz guztietan, kutsaturik daude, kutsatu dituzte, kutsatzen dute, kutsakorra...

Argi gelditzen da azpian gaixotasun kutsakorraren metafora dagoela, ez dakit, legenarra, nafarreria, inoiz ez hobe esanda, izurrite beltza, HIESA, edo airez kutsatzen den Ebola bera. Bat-batean duela hiru hilabete jende sanoa zena kutsatu egin da, mahai inguru batean harekin parte ez hartzeko adina, beste kutsatu batekin elkartu delakoz.

Tribunal Konstituzionalak, bere eskuzabaltasunean, gelditu egin du infekzioa, zorionez. Ez zeukan besterik legegabetzea ez baitzegoen nondik hartu. Ja ez dira ustez ETAko baten bikotekidearen lagunaren lagunarekin kafea hartu dutelakoz kutsaturik sentituko. UPN, PSN, PPN eta CDNekoak atzo lasai esnatuko ziren: ez daude gaixorik. Behingoan ez du hizkuntzak errealitatea sortu.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas: Multa

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

El jugador número 12

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad