Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
Bilboko jaiak

Ekainaren 10ean amaituko da 2011ko Aste Nagusiko kartel lehiaketan lanak aurkezteko epea

EP - Lunes, 6 de Junio de 2011 - Actualizado a las 11:47h

BILBO. Bilboko Udaleko Jaietako Batzordeak lehiaketa antolatu du beste  behin 2011. urteko Bilboko Aste Nagusia iragarriko duen kartela  aukeratzeko, eta lanak aurkezteko epea ekainaren 10ean bukatuko da,  lehiaketaren antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Egile bakoitzak lan bi aurkeztu ditzake gehienez ere. Kartela 70  cm x 50 cm neurrikoa izango da (ez-etzana), eta luma-kartoi gainean  eta kristalik gabe aurkeztu behar da derrigorrean. Kolorea eta  teknika aukerakoako dira, eta obrak originalak izango dira. Testuan,  "BILBAO 2011. ASTE NAGUSIA. Abuztuak 20-28 Agosto" agertu beharko  dira.

Lanak goiburuarekin eta egilearen izenperik gabe aurkeztu beharko  dira. Goiburu bera daraman gutunazal itxi batean egilea nor den  jakiteko datuak adieraziko dira, curriculum laburra, telefono  zenbakia eta NANaren zenbakia barne.

Lehiaketaren irabazleak 2.500 euro jasoko ditu. Saririk eman barik  ere utz daiteke, aurkeztutako kartelek behar adinako kalitaterik ez  badaukate. Kasu horretan, epaimahaiak hiriko artista edo estudio  entzutetsuren bati eskatu ahal izango dio kartela egiteko.

Kartelak teknika aldetik tonalitate-aldaketaren bat beharko balu  hobeto inprimatzeko, edo Aste Nagusiko daten akatsak edota  ortografiari buruzkoak baleude, epaimahaiak aldaketok agindu ahal  izango ditu, egileari aldez aurretik galdetuta eta berarekin  lankidetzan. Ordenagailuz eginez gero, irabazleak kartela euskarri  informatikoan (CD) aurkeztu beharko du inprimatuko den tamainan (70  cm x 50 cm).

Epaimahaia Jaietako Batzordeak izendatuko du eta sei kide izango  ditu: hiruk arte eta publizitate alorrekin zerikusia edukiko dute,  beste bat konpartsen ordezkaria izango da, beste bat Udalbatzaren  ordezkaria izango da eta azkena Jaietako batzordeburua izango da. Sei  kartel aukeratuko dituzte.

Epaimahaiak sei kartel aukeratuko ditu eta Zabalgune eraikinean  eta Udalaren web orrian jarriko ditu ikusgai; ondoren, herritarrek  parte hartzeko aldia irekiko da, gutxienez hamar egunekoa.  Herritarrek banakako botoaren bidez parte hartuko dute, horretarako  erabilgarri jarriko diren bitartekoak baliatuta, halako moduz non  boto gehien jasotzen duen kartela izanen baita sariaren irabazlea.  Hala herritarrek parte hartzeko aldia nola bozketaren prozedura behar  den unean eta moduan iragarriko dira.

Lanak ikusgai jarri ahal izango dira Jaietako Batzordeak  aukeratuko duen lokalean. Espazio kontua dela-eta, epaimahaiak  erabakiko du zeintzuk erakutsiko diren, kartelen kalitate artistikoa  kontuan hartuta. Sei kartel finalistak aukeratu eta abuztuaren 31ra  arte ikusgai jartzeko eta eurei zabalkundea emateko eskubidea izango  du udalak. Epe horretan eskubideak dohainik eta berari bakarrik laga  zaizkiola ulertuko da obren erakusketa amaitu arte.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas: Multa

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Rojiblancos en Cibeles

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad