Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
EUROPA PRESS - Lunes, 6 de Junio de 2011 - Actualizado a las 16:19h
votos
comentarios
Euskaltzaindiak "Escritores euskéricos contemporáneos" liburua aurkeztu du gaur Bilboko Liburu Azokan. Liburua Gorka Aulestia ohorezko euskaltzainak idatzi du eta Akademiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren hamalaugarren zenbakia da.
BILBAO. Liburuaren aurkezpena Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Gorka Aulestia idazleak egin dute. Aulestiak azaldu duenez, 2009ko Liburu Azokan aurkeztu zuen "Estigmatizados por la guerra" liburuaren jarraipena da hau, orain XX. mendeko euskal literatura aztertzea xede duelarik.
Horretarako, 23 idazleren lanak aztertu ditu. "Horixe litzateke egin diezaiekegun goratzarrerik ederrena. Bidenabar -gaineratu du- euskal literaturaren aurkako aurriritziak hautsi nahi izan ditut, lau haizetara zabalduz gazteleraz eta ingelesez, euskaldunok badugula geure literatura, alegia, euskaraz idatzitako literatura", adierazi du.
Liburuak zazpi zati nagusi ditu. Hola, bada, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, zenbait idazlek euskal kulturaren alde egin zuten lana ekartzen da gogora. Ondoren, II. Errepublika, Gerra Zibilaren ondorengo urteak, elizgizon batzuek egindako lana -Iratzeder, Juan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga poetek-, nobela garaikidea, euskara batua edota ahozko literatura dira "Escritores euskéricos contemporáneos" lanean agertzen diren erreferentzia nagusiak.
Felipe Arrese Beitia, Jean Etxepare, Orixe, Juan San Martin, Jon Mirande, Xabier Lete, Joxe Anton Artze, Bernardo Atxaga edota Antonio Zavala idazleen lanak aztertzen dira liburuan, besteak beste.
Bestalde, komunikabideetan argitaratutako kritika ugari bildu ditu Gorka Aulestiak, eta liburura ekarri; horietako batzuk gaztelaniaz publikatu ziren, eta Euskal Herriko hedabideetan agertu. Bestetik, ingelesez daudenak AEBetako komunikabideetan argitaratu ziren, 1980tik 2000 urtera arte.
Ekitaldian, Andres Urrutia eta Gorka Aulestiarekin batera, Asier Muniategi Euskadiko Liburu Azoken koordinatzailea, Josune Ariztondo Bizkaiko jarduneko Kultura diputatua, Txomin Solabarrieta eta Luis Baraiazarra izan dira. Txomin Solabarrietak jaso du Bilboko Liburu Azokaren Urrezko Luma, "Bostak bat" taldearen izenean.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
20:56
20:52
20:37
20:36
20:23