Publicidad
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
I. Fradua - Martes, 12 de Julio de 2011 - Actualizado a las 05:50h
votos
comentarios
Errigoiti. Errigoitiko Olabarriko industriguneak "legea betetzen ez duela" aldarrikatu dute, berriz ere, Errigoiti-Arrieta biztanleen plataforma kideek. Adierazi duten moduan, "nahiz eta alkateak hainbatetan iragarri duen poligonoa eraikitzeko lehenengo lanen hasiera, oraindik ere ez duela izapidetze guztiekin bete, eta oraindik ez du lortu horretarako baimenik".
Olabarrin auzoan biomasa planta bat ezartzearen kontra dagoen taldeak "Iñaki Madariaga alkatea behin eta berriz gezurretan dabilela" gaineratu du, "legea ez errespetatzen eta hirigintza nahieran eginez, zeren arau subsidiarioak ere ez ditu betetzen biomasa plantak". Bestetik, industrigunea eraikitzeko Udalak oraindik ez du ingurume-inpaktu azterketa behin-betiko onartuta, beraz euren esanetan "ezin lezake lanik egin". Horrexegatik, "legea eskuan izanda plataformak lanean jarraituko duela" iragarri dute.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
21:58
21:56
21:43
21:31
21:25