Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias

Ugarteburu sariak banatu zituen atzo Azkue Fundazioak

Maila handiko artikuluak jaso ditu epai mahaiak aurten ere, lehiaketaren bigarren deialdi honetan

Ander Egiluz Beramendi - Viernes, 16 de Septiembre de 2011 - Actualizado a las 05:54h

Galería Noticia

Bilbo. Iñaki Ugarteburu sarien bigarren deialdia ospatu zen atzo, Bilboko Rekalde Aretoan, lehiaketaren arduradunak diren Azkue Fundazioko buruak bertan izan zirelarik. Sariok, euskarazko Wikipedia bultzatzeko asmoarekin jarri zituen martxan, iaz, aipatu fundazioak eta, lehenbiziko urteko artikulu sarituak oso maila ona izan bazuten, aurtengoan ez da bestelakorik gertatu. Aurkeztutako lan guztien "kalitatea eta originaltasuna" nabarmendu baizuten balorazio batzordeko kideek.

Ekitaldia Josune Ariztondok zu-zendu zuen, Bizkaiko Kultura diputatua eta fundazioko presidentea de-nak, eta berarekin batera Azkue Fundazioko kide diren instituzioen ordezkoak izan ziren, hala nola: Al-dundiko Euskara sustatzeko zuzendaria, Miren Dobaran; Bilboko Udaleko Euskara zinegotziordea den Sa-bin Anuzita; Gidor Bilbao, EHUko Euskara errektoreordea; Deustuko Unibertsitatearen ordezkari legez Joxin Etxezarreta agertu zen; Eus-kaltzaindiako presidentea den An-dres Urrutia; eta Rodrigo Gartzia, Azkue Fundazioko zuzendaria.

Goi mailako wikipedia Sariketa be-rri bateko bigarren deialdia izanagatik eta interneten, zelanbait, hasierako urratsak ematen ari den hiz-kuntza baten inguruko egitasmoa izanagatik ere, ez ditu kalitate irizpideak leundu balorazio batzordeak. Gauzak horrela eta horren adibide garbi, aurreikusita zeuden bost arlo-etako bina sariak ez ziren banatu atzokoan. Hasiera batean Natur zien-tziak, Osasun zientziak, Gizarte zien-tziak, Giza zientziak eta Teknika eta teknologia ataletara zuzendutako artikuluei bide eman bazieten, sa-riak banatzerako orduan, gutxiene-ko mailari men, Giza zientzietako ar-tikulu bat bera ere ez dute saritu an-tolatzaileek. Eta, era berean, Gizarte zientzien arloan lehenengo saria bai baina bigarren saririk ez du ba-natu epaimahaiak.

Saritutakoen artean Iñigo Romero Arandia da azpimarratzekoa. Unibertsitate ikasle honek bi sari jaso baitzituen atzo -anaiak jasoak, bera ezin izan baitzen Bilbora hurreratu-: Osasun zientzietan lehena eta Natur zientzietan bigarrena, horretarako Barne belarria eta Difusioz mugatutako agregazioa artikuluak idatzi zituela, hurrenez hurren.

Amaia Iribarren izan zen osasun arloko bigarren garaikurra lortu zu-en wikidazlea, Xerostomia lana me-dio. Adrian Hugo Llorentek, bere al-detik, Natur zientzietako artikulurik onena idatzita -Antropologia fisikoa- lehen saria eskuratu zuen. Ai-tor Gorrotxateik Gizarte zientzietan banatutako golardo bakarra eraman zuen etxera AMIA analisia artikuluari esker eta, azkenik, Jon Del Ol-mok eta Naroa Sasietak sareratu zi-tuzten Teknika eta teknologiari bu-ruzko bi lanik onenak: Kontrol lausoko sistema batak eta Mikrokontrolagailua besteak.

las claves

· Ciencias de la salud. Primer premio: Iñigo Romero ('Barne belarria'). Segundo premio: Amaia Iribarren ('Xerostomia').

· Ciencias naturales. Primer premio: Adrian H. Llorente ('Antropologia fisikoa'). Segundo premio: Iñigo Romero ('Difusioz mugatutako agregazioa').

· Ciencias sociales. Primer premio: Aitor Gorrotxategi ('AMIA Analisia').

· Téncica y tecnología. Primer premio: Jon Del Olmo ('Kontrol lausoko sistema'). Segundo premio: Naroa Sasieta ('Mikrokontrolagailua').

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Comentar sin registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...

Código de seguridad

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad


Publicidad


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad