Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
komikia

Alai Zubimendi, KMK Lehiaketako lehen irabazlea

Maila ederra, estilo aniztasuna eta originaltasuna dira KMK Lehiaketaren estreinako deialdi hau laburtzeko hitz aproposenak. Hamaika lan jaso ditugu, hamar gehi bat tokitik igorriak, eta den-denek erakutsi dute euskal komikigintzak sekulako harrobia duela.
Iko Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa Alai Zubimendi gazteak irabazi du, 'Harri baten boterea' komikiarekin, eta aurtengo Ohorezko Saria 'Xabiroi' aldizkariari egokitu zaio, euskal komikiaren alde egiten duen lanagatik

Ander Egiluz Beramendi - Lunes, 3 de Octubre de 2011 - Actualizado a las 17:37h

'Izaki bitxia' izan da Asier Martínez de la Peraren lana

'Izaki bitxia' izan da Asier Martínez de la Peraren lana

Galería Noticia

Bukatu da Rekalde-Ortzadar KMK Le-hiaketaren lehen deialdia. Asteak, hi-leak izan dira ORTZADARen irakurleoi lehenbiziko oharra helarazi genizuenetik, eta urte oso bat joan egin da ere, hainbeste zale izan arren, askotan alderatuta geratzen den komikigintzari leku nabaria eskaintzea otu zitzaigunetik. Antolakuntza lan guztiekin lez, honekin ere buruhausteak izan ditugu: arauak direla, epaimahaiaren osaketa dela, sarien nondik-norakoa, deialdiaren iragarpena... Eta guzti horretaz gain, inoiz programatuta ez dauden ehunka kontu txiki bezain nahasiak izan ditugu. Bideak, baina, izan du saririk eta, zinez, espero genuena baino hobea. Eskerrak, beraz, parte hartu duzuen guztioi eta hurrengo deialdian ere bidea batera egingo dugulakoan, bihoakizue aurtengo lehiaketaren emaitza, epaileen arrazoimenarekin batera.

"Sari onak" Hautaketa zail batentzat Jorge Madejón eta Patxi Huarte -Zaldi Eroa- komikigileak izan dira aurtengo lehiaketako epaileak eta jasotako lanak txalotzeaz gain, banatuko diren sariak ere laudagarritzat jo dituzte. Laguntza ekonomikoaz gain, Bilboko Rekalde aretoan erakusketa bat antolatuko dugu, azaroan eta abenduan zehar, lan irabazle eta aukeratuekin. Honekin batera, Durangoko Azokan salgai egongo den liburu batean jasoko dira aipatu lanak eta, azkenik, Jorge Madejónek eta Harkaitz Canok zuzenduko duten master class pribatuan parte hartuko dute sei egileek.

Madejónek berak azpimarratu gura izan du hori, bai eta egileak giza irudien marrazketa zelan "menderatzen" duen ere. Kolorearen erabilera eta istorioaren garapena txalotu dute epaileek. Txalogarria eta, ondorioz, irabazlea bada ere Zubimendiren komikia, kolorea eta kontakizunaren abiadura zorroztuz "lanak biribilduko" lituzkeela gogorarazi nahi diote. Asier Iturralderen Zure segurtasunerako, bestalde, oso interesgarritzat jo dute biek eta umore grafikoa jorratzeko estilo "aproposa" duela gogoratuz horretan sakontzea gomendatzen diote. Irabazle izateko lehian izan da, Huarteren iritziz "Sempéren lan profesional bat" ematen duelako.

Zeruan du izena Mikel Hervásen obrak. "Ideia eta txiste onak ditu baina grafikoki behera egiten du", eta hor ez da dudarik (badaki Hervásek zertan egin behar duen lan). Marrazkien hobetzea ere gomendatu diote David Sarasketari, hautatuak izan dituen bi lanetan: Grafitia eta Kaiola. "Oso ongi aurkezten ditu pertsonaiak -gogoratu du Madejónek-, di-da batean sartzen baitzara istorioetan". Huartek ere zoriondu nahi izan du egilea baina, biek ala biek, marrazkien trazuan ikusi dute akatsa. Eneko Amezagaren Eguna argitu da, ez da ba gutxi izan da sariketan parte hartzeko beste hautatuetako bat, Asier Martínez de la Peraren Izaki bitxiarekin batera. Amezagak "oso istorio polita eta ondo kontatua" sortu du; lapitzak, baina, findu behar du punta, gidoitik at, bineten kalitatean asko hobetzeko ikusi baitute Huartek eta Madejónek. Eta, azkenik, Izaki bitxia-ken kontakizunaren oinarria oso gustura jaso dute epaileek, bai eta binetak antolatzeko eta txukuntzeko erabilitako zenbait baliabide ere.

'Xabiroi': Kalitatezko erreferentea

Ohorezko sariek eman ohi diote distira jaialdiei, omenduaren tamainako dirdira eman ere. Eta Rekalde-Ortzadar KMK Lehiaketaren estreinako deialdi honek hasiera ezin hobea izan du, parte hartzaileen lanen mailaz gain, ohorezko omenduaren goi-mailagatik ere. Ikastolen Elkarteak orain sei urte luze eman zuen argitara 'Xabiroi' komiki aldizkariaren lehen zenbakia: 2005eko ekainean. Ordutik, urtean 37 orrialdeko hiru zenbaki ematen dituzte argitara, Dani Fanoren zuzendaritzapean. Honen ame-tsa 50 orrialdeko hilabetekari bihurtzea bada ere, beren egoera ezagututa pozik dago hasieran zituzten hiru helburuak be-tetzea lortu dituztelako: Existi-tzea, ahozko euskararentzako tresna baliogarria izatea eta euskal egileentzat euskarri bihur-tzea. Harritu daiteke norbait helburu horiek izateaz baina, Fanok berak azaldu duen legez, gazte euskaldunentzako aisia mugatua zen bere garaian eta zuloa bete zuten. Bestalde, komikiaren 'txispak' euskarari asko lagun diezaiokela azaldu beharrik ez da-goen moduan, euskal komikigileek kanpoan lan egin behar izatea ekiditzeko euskarri duin bat sortu behar izan zen. Goi mailako marrazkilari eta gidoilariekin eta irakurlego gaztea heldu be-zala tratatuz lortu du 'Xabiroi'k merezitako miresmena.

KMK-N SARITUAK

IRABAZLEA 1. Harri baten boterea Alai Zubimendi AUKERATUAK 2. Zure segurtasunerako Asier Iturralde 3. Grafitia David Sarasketa 4. Zeruan Mikel Hervás 5. KAiola David Sarasketa 6. Izaki bitxia Asier Martínez de la Pera 7. Eguna argitu da Eneko Amezaga OHOREZKO SARIA 'Xabiroi' Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak lauhilero argitaratzen duen aldizkaria. 2005ean abiatu zen eta Dani Fano irudigileak koordinatzen du
votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas: Multa

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Rojiblancos en Cibeles

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad