Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
Musika

Europako ateak zabaltzeko prest

Bost urteren buruan sekulako jauzia egin du Zenttric hirukote bizkaitarrak: talde egonkorra ez izatetik milaka zale sutsu batzeraino euren zuzenekoetan

Olatz Prat - Martes, 11 de Octubre de 2011 - Actualizado a las 13:37h

Javi Moe, Iñigo Rozas eta Gutxi Bibang Madril eta Bilbo artean bizi dira egun, musika ogibide.

Javi Moe, Iñigo Rozas eta Gutxi Bibang Madril eta Bilbo artean bizi dira egun, musika ogibide. (ORTZADAR)

Galería Noticia

ZENTTRIC talde bizkaitarra albiste on bat ospatzeko moduan dago. Tripolar euren bigarren diskoa kaleratu berritan, Europako MTV saria lortzetik pauso bat gertuago daude kideak. Izan ere espainiar estatuko ordezkari izateko aukeratuen artean baitaude. Lortuko balute, Europako beste herrialdeetako ordezkariekin lehiatuz mundu mailako lehiaketarako txartela lortu ahal izango lukete.

Gutxi Bibang (ahotsa eta gitarra), Javi Moe (bateria) eta Iñigo Rozas (baxua) harrituta gelditu ziren estatuko aukeratuen artean zirela jakin zutenean. “Sinestezina izan zen. Moe-k deitu ninduen –kontatzen du Gutxik– eta esan zidan, ezetz jakin zeintzuk dauden aukeratuen artean? eta nik bai zera! bai zera! nioen sinetsi ezinda”. Oso pozik hartu zuten albistea, “batez ere urte hauetan egin dugun lanaren onarpena dela iruditzen zaigulako. Gure gardentasuna eta ikusleekin dugun konexioa ikusiko zuten beharbada gugan gure alde eta gure soinuaren aldeko apustua egin dutenek”, dio abeslariak. Neurri honetako sari batek, noski, ilusio handia egingo lieke taldekideei: “Europara eramaten zaitu eta ate asko irekitzen zaizkizu”, zintzotu da kantaria. “Asko lagunduko luke, egia da, baina sariarekin ala saririk gabe, estatutik irteteko asmoa eta gogoa” badaukatela gehitu du. Zaragozako hotelean daude telefonoak jo duenean. Tripolar diskoaren biran murgilduta daude Zenttric-ekoak. Irailean kaleratu zuten euren bigarren lana EMI diskoetxearekin eta harrera izugarria izaten ari da. Estatua puntatik puntara zeharkatzen ari dira eta ikusleek nahiz kritikak eskuzabalik hartu ditu joandako leku guztietan; diskoa kaleratu eta hilabetera Espainian gehien saldutako 30 diskoen zerrendan daude dagoeneko. 2009an kaleratu zuten lehen lanarekin ere, Zenttric izenekoa, taldeak Fnac Talentu Berriaren saria irabazi zuen, 2010eko Musikaren Sarietarako bi izendapen jaso zituzten eta beste bi 2009ko 40 Principales Sarietarako ere. Espainia osora eramango zituzten bira luzearen hasiera izan zen 2007ko ekainaren 23an, Anoetan, Rolling Stonesekin batera emandako kontzertua.

2005ean sortu zen taldea, Mikel Otero taldekide ohia eta Javi elkartu zirenean. 2006ko udaberrian iritsi zen Gutxi taldera. Jorge Murillo izan zen lehen baxu-jotzailea, baina handik urtebetera Iñigo sartu zen bere lekuan. Taldea osatzen ari zirenean argi zuten talde serio bat izan gura zutela, gauza serioak egingo zituen talde bat alegia, “ez genuen nahi lokalean geldituko zen talde bat, hobby-tik atera nahi genuen”, dio Gutxik. Eta hala izan da. Gaur egun musika egitetik bizi dira Zenttriceko musikariak: “Zorte hori daukagu, bai”. Bilbo eta inguruetan jotzen hasi ziren eta berehala, sare sozialen bitartez indarra hartzen hasi ziren. Hala, estatu osoan hasi ziren kontzertuak eskaintzen, arrakastak arrakasten atzetik bilduz. Eta egun, Bilbo eta Madril artean bizi dira.

Sormen garai emankorra bizi dute musikariek eta, bigarren diskoa atera berri dutela,badute hurrengorako materiala prest

Sei urteko ibilbidean behin baino gehiagotan aldatu da taldearen osaera. Baina musika aldetik ez da funtsezko aldaketarik izan. Brit pop eta indie rockari eutsiz, melodiaz, letra bizkorrez eta energiaz betetako kantuak egiten dituzte, gutxien-gutxienez, oinarekin erritmoa jarraitzea eragiten duten kantu horietakoak, zuzenekoetan saltoka jartzen zaituzten horietakoak, dantzagarriak eta alaiak.Musika aldetik ezer aldatu baino gehiago, gauzak doitzen joan direla esan daiteke, “lehen diskoa entzutean beti ikusten duzu gauzak hobeto egiterik badela. Bigarren disko honekin oso gustura gelditu gara, nahi genuen soinua topatu dugu eta hitzekin ere asmatu dugu. Bide onetik goazela iruditzen zait”, dio abeslariak.

Datozen hilabeteetan Tripolareko abestiekin Espainiako bigarren bira egingo dute. Oholtzatik oholtzara ibili arren, ordea, ez diote sortzeari uzten. Hiri batetik bestera joateko bidaietan edo hoteletako atsedenetan, “etengabe gaude sortzen, ideiak ateratzen dira beti”, dio Gutxik. Eta aurreratu egin du ere: “Jada badugu hirugarren disko baterako materiala”.

ENTZULEEK DUTE GILTZA

Entzuleek erabakiko dute euren botoekin zein den Europako beste ordezkariekin batera Munduko Talde onenaren saria lortzeko lehian ariko den taldea. Zenttric-en lehen erronka Vetusta Morla, Russian Red, Nach eta El Pescao taldeek baino boto gehiago jasotzea da. Estatuko ordezkaria aukeratzeko bozkatzeak urriaren 17a bitartean egin ahal izango dira. Ondoren, urriaren 23a bitartean Europako talderik onena zein den erabakiko dute entzuleek eta, azkenik, Munduko Talde hoberenaren saria azaroaren 4an emango dute, Belfasten (Ipar Irlanda) egingo den jaialdian.
votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas: Multa

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Rojiblancos en Cibeles

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad