Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
martin etxeberria, idazlea

"Gure gizartean besteen ispilu bihurtzeko joera handiegia dugu"

Narratibak eta poesiak, “biek betetzen naute bere erara”, baina oraingoan poema-liburu batekin dator zarauztarra: ‘Zakurraren poema eta beste hezurrak’

Ainhoa Lores - Jueves, 3 de Noviembre de 2011 - Actualizado a las 11:53h

El escritor Martin Etxeberria

El escritor Martin Etxeberria

Galería Noticia

Saguzarrek zulatu eta saretu arren arratsa, itzalek berdin-berdin jarraitu zuten erortzen …", horrela ematen dio hasiera Martin Etxeberriak (Zarautz, 1974) kaleratu berri duen lanari. Heriotza, ezinegona, negua … dira Zakurraren poema eta beste hezurrak (Elkar) poemategiak biltzen dituen osagaietako batzuk. Idazle zarauztarrak enpresa zientzietan lizentziatu zen arren, literaturarako bidea hartu zuen oso gazte zela eta dagoeneko, hiru poema liburu eta narratibazko beste bi argitaratu ditu. Haur eta gazteentzako ere hainbat lan idatzi ditu.

'Zakurraren poema eta beste hezurrak' da idatzi duzun liburu honen izenburua. Zergatik zakurraren poema eta zergatik hezurrak?

Pertsona guztiek dauzkate korapiloak edo konpondu gabeko gauzak bere buruan eta hezurrek hori adierazi nahi dute. Bestetik, lehenengo poema da hain zuzen liburu honi izenburua emateko erabili dudana. Liburuan nolabait aipatzen ditudan haserreak, ezinegona … Nire buruarekin dudan gerra bat dira, korapilatuta dauzkadan hainbat gauzekin dudan gerra, eta hori da adierazi nahi dudana. Denboraldi txarra pasatu dut eta barruan gauzak konpontzeko eta beraiekin bukatzeko beharra nuela sentitu dut. Heriotza askotan aipatzen da liburuan baina ez termino fisikoan bakarrik, zer edo zer bukatzeko ideiarekin. Txakurraren figura horrek bidea eman dit alde batetik, mitologiaren heriotzarekin lotutako figura bat izan delako, eta bestetik, baztertu baten edo non kokatu ez dakienaren adierazpide bat emateko.

Tonalitate iluneko poemak baina "heriotza hori kolorekoa eta bainila zapore ahularekin". Heriotza ezti-tzeko modu bat al da?

Patrice Leconteren Le mari de la coiffeuse (Ile-apaintzailearen senarra) pelikulan dago konkretuki oinarrituta. Filmean "yo creo que el amor es amarillo y de sabor vainilla…" esaten zuten erdaraz. Heriotza, ihes egiteko gogoa edo barneko korapiloekin bukatzeko sentimenduak daude liburu guztian eta niretzako heriotza ez da ekidin nahi dudan zerbait edo txarra iruditzen zaidana. Nire barruan, gauza batzuekin bukatu egin behar dudala uste dut, hil beharra daukatela. Beraz, heriotza fisikoari buruzko poemak baino, ezinegona sortzen didaten korapilo horiek hiltzeko sentipenez ari naiz. Heriotzak orokorrean hartuta, ez dauka horren konnotazio txarrik niretzat.

Gatzezko elefantea, txorien begiak, karakola, tigrea, txakurra bera… Animaliak nonahi liburu honetan. Zergatik?

Ez dakit galdera horri erantzuten. Aurrekoan ere galdera bera egin zidaten, Edorta Jimenez idazleak berak ere gauza bera galdetu zidan baina ni ez naiz horretaz kontziente izan. Beste idazle batzuek irudi mota desberdinak erabiltzen dituzten moduan, nik animaliak, baina era inkon-tzientean.

Besteen begietan eraikitzen dugun eremu horretan bizitzera kondenatzen garela diozu liburuan. Ez al gaude obsesionatuegiak albokoak gure buruari buruz esan dezakeenaz?

Baietz esango nizuke eta nire kasuan bereziki ziur nago gainera. Nire ezaugarrietako bat da eta askotan iruditu izan zait besteek nitaz pentsa- tzen dutena gehiegi inporta zaidala eta horrek ezinegon handia sortu izan dit eta oraindik ere sortzen dit. Egia esan, hortik atera nahiko nuke. Hori da adibidez, nire buruan daukadan korapiloetako bat eta bukatzea nahiko nukeena. Hala ere, badakit erabat bukatzea ezinezkoa dela. Gure gizartean ere orokorrean, nik uste asko dagoela horretaz eta besteen ispilu bihurtzeko joera handiegia dugula. Horrek zoriontasunerako bidea oztopatzen du.

Gaiz aldatuz, enpresa zientzietan lizentziaduna zara, zerikusi gutxi literaturarekin oro har. Zerk eraman zintuen hitzen mundurako bide hau hartzera?

Agian galdera alderantziz planteatu beharko li-tzateke. Ez dakit zerk eraman ninduen enpresa zientziak ikastera. Ez dauka zertan lotura zuzena izan, hortxe daude esaterako Pessoa, kontablea zela, edo Atxagak berak, Ekonomia ikasi zuena era bai.

Beste bi poema liburu idatzi dituzu eta hiru narratibazkoak. Zer estilok betetzen zaitu gehien, zeinetan sentitzen zara erosoago idazterako orduan?

Biak betetzen naute bere erara. Aita eta amaren artean aukeratzea zaila den bezala kasu honetan ere ezingo nuke aukeratu.

Haur eta gazteentzako ere hainbat liburu idatzi dituzu. Zer irakurle iruditzen zaizu zorrotzagoa?

Denak dira zorrotzak. Egia esan, euskal literaturarekin oro har zorrotzegiak garela iruditzen zait. Helduentzako nobelak agian jendeak lupa handiago batekin begiratzen ditu baina poesiarekin esaterako, ez da hori gertatzen. Durangoko azokarako adibidez, poema-liburu berri gutxi kaleratuko dira eta beraz gehiegi kritikatzen ez den genero bat da, nahiz eta pena bat izan.

Horregatik agian poema-liburu bat idazterako orduan askatasun gehiago dago?

Bai. Penarekin esaten dut baina oso arreta gutxi sortzen duen alor bat da.

Aurrera begira berriro luma hartzeko prest? Zerbait daukazu buruan?

Ipuin tradizionaletan oinarritutako proiektua dugu buruan nire anaiak eta biok. Oraindik ez gara idazten hasi dokumentatzen gabiltzalako. Ez da eleberri bat izango ezta ipuin bat ere, o-raindik ideia baino ez dugu buruan baina gustura gaude daukagunarekin.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas: Multa

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Rojiblancos en Cibeles

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad