Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias

Ikasle eta ekintzaile

Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatzen dute taZEBAez Junior Enpresa euskalduna

L. Uria - Domingo, 20 de Noviembre de 2011 - Actualizado a las 05:42h

Galería Noticia

Bilbao

Irunetik mundura. Finlandia eta Silicon Valley (CAlifornian, AEB-n) izan dira o-rain arte Mondragon Unibertsitateko ikasle hauen ikas bidaien helmuga, Txinako bidaia otsailean hasiko dutela. Ikas bidaia terminoa inoiz baino hobeto erabilita gainera. Learning journeys deitutakoak, lurralde ezberdinen proiektu ekintzaileak, egoera sozio-ekonomikoak, edo irakasteko metodoak ezagutzeko erabiltzen dituzte. "Imajinatu ze ikuspegi ezberdin dituzten Silicon Valleyko ekintzaileek eta euskaldunok, eta zenbat ikas dezakegun hortik", diote taZEBAez-koek. Baina bidaiak ez dira ezerezetik sortzen, enpresek lortutako etekinekin ordaintzen dituzte gastuak, betebeharren artean dago horretarako aurrekontua lortzea ere.

Baina zer da taZEBAez? Izatez, hamahiru ikaslek osatutako Junior Enpresa da, bilbONrocking event-a antolatuko duena. Markel Gibert, Iñigo Ibiricu, Joanes Rodriguez, Josu Oleaga, Alberto Iruretagoyena, Pablo Murga, Jon Abaitua, Ainhoa Esnaola, Alejandra Martínez, Ana Aguirre, Ane Arantzamendi, Juan Felipe Fonseca eta Iskander Alkate dira kideak. Horiek, Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua ikasten ari dira, Mondragon Unibertsitatean baina Irungo kanpusean. 19 eta 24 urte artekoak, gipuzkoarrak dira nagusi taldean, nahiz eta arabarrak, bizkaitar bat eta nafar bat ere badiren.

Gaitasun guztiak 'egiten ikasten' metodoaren bitartez barneratzen dituztela (learning by doing) diote ikasleek

"Norberak dituen trebetasunak aprobetxatzen

saiatzen gara", aitortzen dute

Unibertsitateko gradu titulua lor-tzeko beste metodologia baten aldeko apustu egin duten gazteak dira, hain zuzen, Mondragon Unibertsitateko espezializazio honetako lehen promozioko ikasleak. Team Academy deitutako metodologian sinisten dute. Hori, Jyväskylä-ko (Finlandia) Zientzia Aplikatuko Unibertsitateko ekintzaileentzako unitate berezia da izatez eta talde-lanean eta egitearen bidezko ikaskuntzan dihardu. "Enpresa bat sortu behar dugu karreran eta ikasketak amaituta askoz hobeto prestatuta egongo gara lan-merkatuan sartzeko", diote taZEBAezekoek. "Irakasgai teorikoak baditugu, baina batez ere praktikaren bitartez ikasten dugu. Gure notak lortutako etekinen arabera lortzen ditugu, kasu batzuetan".

Egiten ikasten da Gaitasun guztiak "egiten ikasten metodoaren bidez barneratzen dira (learning by doing), eta lana talde autogestionatuetan egiten da", aipatzen dute taldeko kideek. Hasieratik sortutako enpresetan, benetako bezeroentzat lan eginez eta halaber benetakoak diren proiektuak garatuz. Kasu honetan, taZEBAezekoek egin duten bezala. Mondragon Unibertsitateak azaltzen duenez, "graduko ikasketa hauek lan egiteko era naturala talde lana duten pertsonentzat diseinatuta daude, baita kultura berriak ezagutu, metodologia berriak esperimentatu eta atzerrira bidaiatu nahi duten pertsonentzat ere".

Ikasteko metodologia horrekin taZEBAezekoek lau urte emango dituzte guztira euren enpresa gara-tzen. Bi ikasturtetan horri ekin diote eta orain hirugarrena hasi berri dute, Txinako bidaia prestatzen hasi direla. "Norberak dituen trebetasunak aprobetxatzen saiatzen gara hemen eta horrek enpresari zein ekarpen egin diezaioken aztertzen", diote taldekideek. Orain arte mota askotako proiektuak burutu dituzte eta horri ekingo diote aurreran-tzean ere, bilbONrocking event honen antolakuntzarekin batera, esaterako, martxan dituzte beste ba-tzuk: berrikuntza landu enpresetako arazoen konponketarako metodologia bezala; makillaje profesionalaren mundura hurbildu; edo Fagor Health, Fagor Packman eta Fagor Mayo Kids proiektuak lantzen lagundu, besteak beste.

Talde lana bultzatzeko asmoarekin, taZEBAezekoek CART-a sortu zuten. Irunen, errendimendu handiko zentroa. Bertan, enpresaren arduradun guztiak elkarrekin bizi dira, han lantokia eta ideia guztien sorlekua dutela. "Bi ekarpen sortzen ditu CART honek. Alde batetik, gure lantoki bezala dugu eta taZEBAezetik ikasten dugun guztia ekartzen digu; bestetik, bizikidetasunetik ikas dezakegun guztia", aitortzen dute ikasle hauek.

ESPERIENTZIAZ BETERIK Horretarako, taldeak bere filosofia propioa zehaztu du. "Etxean, balioak zabaltzen saiatzen gara. Irakurketa edo kirolaren aldeko zaletasunak, esaterako". Datorren astean ikasitakoa erakusteko aukera izango dute, eta batez ere, eurek erabilitako ikasteko metodologiaren aldeko apustua egin. BilbONrocking event horretan izango da. Han beste ikasle batzuei badela ikasteko beste era bat erakutsiko diete. Eta enpresa munduko arduradunei, badirela unibertsitatetik atera berriko ikasleak curriculuma esperientziaz beterik dutenak.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas: Multa

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Rojiblancos en Cibeles

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad