Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
MARRAZKILARIA ETA ARKITEKTURA IKASLEA

"Komikia aproposa da arkitektura azaltzeko"

‘Zeruan’ komikia aurkeztu du Mikel Hervas marrazkilariak KMK lehiaketan. Bertan estralurtarrek Euskal Herria bisitatzen dute...

UXUE RAZKIN - Miércoles, 23 de Noviembre de 2011 - Actualizado a las 12:40h

Komikiekin “deskonektatzea” lortzen du Hervasek.

Komikiekin “deskonektatzea” lortzen du Hervasek. (RUBEN PLAZA)

Galería Noticia

KOMIKIAK egitea ez da praktika erraza. Lan hibrido honek narrazioa eta diseinua menperatzea eskatzen du.

Irudimena ere garrantzi handiko elementua izaten da. Trazuak ongi zehaztea eta arkatzarekin trebea izatea ere ongi etorriak izaten dira. Horretaz gain, norberak dituen burutazio guztiak ondo islatu behar dira paperean. Mikel Hervas gazteak (Galdakao, 1988) asko disfrutatzen du komikiak egiten. ORTZADAR- ek eta Rekalde Aretoak antolatutakoKMK lehiaketara aurkeztu du bere lana: Zeruan.

‘Zeruan’ estralurtarrak ageri dira Euskal Herrian… Zer islatu nahi izan duzu?

Nire asmoa mendebaldeko kultura islatzea eta kritikatzea izan da. Mezu kontsumistekin eta itxaropen faltsuekin erasotzen gaituzte, guztiok errealitate arduragabera eramaten gaituztela... Ez, txantxa bat da. Estralurtarren filmen parodia bat baino ez da.

Nondik jaso duzu ideia?

Telebista gehiegi ikusten dut... Epaileek zure komikiaren ideia eta narrazioa goraipatu dute. Zein da zure iritzia? Nire lanari indarra ematen dion elementua ideia bera dela pentsatzen dut. Epaileekin bat nator: marrazkia asko hobeto behar dut oraindik.

Zer dauka berezi zure komikiak?

Komikia irakurtzen hasten zarenean ez duzula amaiera hori espero, baina segituan amaierarik logikoena zein izango den konturatzen zara, eta ondorioz, ez zaitu hainbeste harritzen. Ideiak burura etortzen zaizkizunean, segituan paperean irudikatzen dituen horietakoa zara? Normalean istorioak amaieratik pentsatzen hasten naiz. Gero, paper bat hartzen dut eta gidoi bat egiten dut bineta bakoitzean. Hitz gutxirekin eta bozetoekin zer azaldu nahi dudan zehazten saiatzen naiz. Askotan denbora asko pasatzen dut hasierako marrazkia garbira pasatzen, eta tarte horretan gauzak asko aldatzen ditut. Baina normalean ez dut ideia nagusia aldatzen. Beharbada ideia berria apuntatu eta beste komiki bat prestatzen dut.

Zeintzuk dira zure inspirazio iturriak?

Simpson familiaren belaunaldikoa naiz, eta telebistan ikusitakoarekin, liburuetan irakurritakoarekin eta eguneroko bizitzan gertatzen zaidanarekin batera, nire inspirazioak dira ideiak hartzeko eta kontatzeko.

Beste lehiaketa batzuetan ere aurkeztu dituzu zure lanak. Lehiaketak zure gaitasunen erakusleihotzat jotzen dituzu?

Jakina! Baina ez bakarrik komiki munduan. Zerbait gustuko baduzu, eta zuk egiten duzun hori jendeari gustatuko zaiola pentsatzen baduzu, ez duzu ezer lortzen gordetzearekin.

Badago antzekotasunik komiki eta arkitekturaren artean?

Bai! Eraikin bateko diseinuaren garapena azaltzeko modurik onena da. Eta komikiak gauza bi horiek uztartzen ditu. Bjarke Ingels arkitekto danimarkarrak bere proiektuak komiki estiloan azaltzen ditu eta bere ideiak oso ulerterrazak dira.

Argazki lehiaketetan ere izan zara. Zer dauka komikiak argazkiak ez duenik?

Buruan ditudan ideiak paperean islatzeko aukera ematen dit komikiak. Ideia horien argazkiak ateratzen dituen aparailua asmatzen dutenean, hori erosten lehena izango naiz.

Gaur egun ordenagailua paperari lekua hartzen ari da. Zuk zer duzu nahiago?

Momentuz, paperarekin hobeto moldatzen naiz. Hala ere, ordenagailuz azkeneko ukituak ematera ausartzen naiz noiz edo noiz. Eskuz lortutako emaitzak ordenagailuarekin lortuko banitu era digitalean egingo nuke guztia. Edozelan ere, komikiak irakurtzeko nahiago dut papera.

Orain arkitektura ikasketak amaituko dituzu. Komikiak egiten jarraituko duzu?

Bai, komikiak egiteak deskonektatzeko balio dit eta hori beharrezkoa da. Denbora dudanean beti ari naiz komiki berrietan pentsatzen.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Información relacionada

Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas: Multa

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Rojiblancos en Cibeles

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad