Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Fernando Morillo idazleak Gaumin editoriala sortu berri du. Egitasmoa Donostian aurkeztu ostean, ezustez beteriko hedapen kanpaina prestatzen dabil Durangoko Azokarako
ANE UNDURRAGA - Martes, 29 de Noviembre de 2011 - Actualizado a las 13:07h
votos
comentarios
Morilloren aburuz, literatura ez dago krisian, industria baizik. “Literaturak inoiz baino indargune gehiago ditu orain”, dio. (RUBEN PLAZA)
Vista:
ISTORIO asko sortu, idatzi eta kontatzen jardun ostean, idazle bizitzako etapa berri bati ekin dio Fernando Morillok (Azpeitia, 1974). Liburuak idaztetik liburuen argitalpen eta banaketa lanera pasako da, idazteari utzi gabe. Ilusioz dago, azken hiru urteetako lanari esker urte askotako ametsa errealitate bihurtu duelako. “Egile guztion ametsa da gure kumeak mimoz hezten ikustea”, baieztatzen du Morillok. Sortu berri dituen bere liburuak gozotasunez zainduta egin du saiakera. “Sorkuntza prozesuan parte hartu duten sortzaile guztiak etengabeko kontaktuan egon gara”, aitortu du. Pertsonaien hitzak koloreekin identifikatu ditu. Hitzak buelta emanda jarri ditu. Orriei zenbakiez gain, kontakizunari lotutako ikonoak jarri dizkie. “Muga guztiak gaindituta orain arte ezinezkoak omen ziren aldaketak egin ditut”. Trikimailuak erabilita, liburu berritzaileak egin ditu. Hala ere, bere helburua “istorio hobeak sortzea da”, adierazi du.
"Talde txikian egiten dugu lan, ez dugu produktu hotzik nahi”
Istorioa kontatzeko hamaika bide daude. “Nik istorioak sortu nahi ditut modu berri batean”, dio. Irakurlea harrapatuta gelditzeko moduko istorioak dira, azpeitiarraren kezka eta ilusioa gazteak harrapatzea baita. “Gazte literatura aurkeztuko dugu, baina ipuin bilduma borti-tzak ere aterako ditugu, helduek irakurtzeko modukoak”. Marrazkiak ausartak dira eta diseinua apurtzailea. Istorioa, aldiz, umoristikoa, fantastikoa edota nobela beltza. Momentuz, paperean argitaratuko dituzte Marko panpinak trapuzko amets, Izuaren pasabidea, Hildakoei esker eta haien erruz eta Deabruaren letaginak lanak. Atzetik datoz segituan audioliburuak, ez baita soilik paperezko liburuen argitaletxea izango. “Bideoak egingo ditugu. Antzezpenak. Formatu digitalean liburu interaktiboak”.
EUSKARRI DIGITALA Sortzaileak piztuta eta sormenari indarra emanda lortu nahi du Gauminek desberdina izatea. Izan ere, horixe da argitaletxearen definizioa: “Sortzaile batek sortu duena sortzaileei begira”. Fernando Morillo bera izan da argitaletxearen abiapuntua markatuko duen liburuak idatzi dituena. Berak argitaletxearen proiektua sortu, egituratu eta osatu du. Horregatik dio parametro desberdinekin baina, liburuaren egitura eta argitaletxearena sortzea antzekoak direla. “Informazioa bildu, koherentzia bilatu, egituratu, pertsonaiak aukeratu eta idatzi”. Saiakera bere liburuekin egin du, sortzaileak anima daitezen modu berritzailean lan egitera. “Erakusten badut posible dela, duintasun handiagoa emango diot sortzaileari”.
Paperaren kultura pixkanaka desagertzen joan arren, ez da paperik gabeko argitaletxea izango. Izan ere, mundu digitala indarra hartzen dagoen garaian, ez da presentzia digitalik gabeko argitaletxerik antzematen. Horregatik du bulego fisikoa Irunen eta leiho digitala www.gaumin.com helbide elektronikoan. “Talde txikian egiten dugu lan, ez galtzeko. Elkarlanean, produktu hotzik ez dugulako nahi”. Gauminen ez daude ohiko argitaletxe batean egon daitezkeen “20 doinu, bakoi-tza berea egiten”, dio proiektuaren sortzaileak. Idazlea, marrazkilaria eta diseinatzailea daude, besteak beste. Eta guztiak ameslariak dira.
Amets ehiztari gisa definitzen du Fernando Morillok bere burua. Sentitzen duena harrapatu egiten du. Eta nabaritzen du gizartea aldatu egin dela. Iraultza teknologikoa iritsi dela. Eta ezin duela batek aldegin. “Grabitazioaren indarraren aurka jardutea da hori”. Iraun, egokitu eta aprobetxatu egin behar da. Krisi sasoian are gehiago, “ezin da ostrukarena egiten egon” dio. Halaber, krisia industrian dagoela gogorarazi du, eta ez literaturan. “Kultur industria beldurtuta dago, baina literaturak inoiz baino indargune gehiago ditu”.
Ekonomiarentzat une zailak izan arren, apustua poltsikotik datorrela argi du. Idazle ameslariak badaki itsaso handian barneratu dela, baina badaki flotagailua soinean daramala. “Saiatuko naiz proba egiten eta asmatzen”. Gauminen dagoeneko prestatu dituzte goxoki gozo batzuk. Orain irakurleoi dagokiguna horiek probatzea da.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
05:40
05:40
05:40
05:40
05:40