Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
INTERNET

Internet gure ametsak betetzeko gai izango ote da?

Sarea gure proiektu eta ideiak aurrera eramateko plataforma bihurtu da. Horren adibide dira goteo.org gisako webguneak

DABID MARTINEZ - Martes, 29 de Noviembre de 2011 - Actualizado a las 13:24h

Platoniq elkarteak 15M mugimenduaren aldeko liburutegi birtuala eta fisikoa abian
jartzeko asmoa du.

Platoniq elkarteak 15M mugimenduaren aldeko liburutegi birtuala eta fisikoa abian jartzeko asmoa du. (JOSE MARI MARTINEZ/AFP)

Galería Noticia

BIZI dugun garaian argi eta garbi izan beharko genuke internet berrikuntza gune ireki bat dela eta ez bakarrik teknologia bat. Internetzaleok eta interneten denbora asko pasatzera ohituta gaudenok argi dugu behintzat. Gauza berritzaile asko egin izan dira azken garaietan espazio digital horretan. Ezin genuen egunkarietan publikatu eta blogak sortu genituen, gure mezuek ez zuten behar adina nabarmen hartzen eta sare sozialak programatu genituen, eztabaidagune alternatiboen beharrizana ikusi eta foroak sortzen hasi ginen... Eta abar. Gaur egun behar dugun guztia topa genezake sarean.

Batzutan oso gaitza egiten zaigu ditugun ideia guztientzako finantziazioa bilatzea, bussines angels direlakoak existitzen dira, baina agian ez dute gure proiektuetan sinisten, ez dute inbertitu nahi, ez daukagu haiengana heltzeko adina kontaktu edo sinpleki ez dugu haiengana jo nahi. Baina ideiak hor jarraitzen du, gure buruan bueltaka burutzen dugun arte. Askotan lagunek, familiak eta guk geuk jartzen dugu dirua benetan proiektu horretan sinisten dugulako.

Baina horrela eta guztiz ere oso gaitza da diru hori lortzea. Oso ezaguna egingo zaizue jada crowdfounding hitza, eta ezagutzen baldin ez baduzue oso ideia sinplea da.Demagun gure bizitzako hurrengo bost urteak hirugarren munduko herrialdeetan pasatu nahi ditugula, bidaiatzeaz gain bertako jendea nola edo hala laguntzen. Oso posible da lortzen ditugun bideo eta argazki guztiekin dokumental bat sortu nahi izatea, baina dokumentala sortzeko dirurik ez izatea. Oso posible da baita munduan zehar dokumental hori grabatua izatea nahi duten beste horrenbeste pertsona egotea eta bakoitzak, demagun, 15 euro jarri nahi izatea. 15 euro jartzen duten 100 pertsona lortzen baldin badituzu agian dokumental hori burutzeko beste diru izango duzu, eta zuk trukean DVDaren ale bat bidaliko diezu euren etxera. Gaur egun hau errealitate bat da www.biciclown.com webguneko bidaiari eta blogari den asturiar lagun batek orain gutxi lortu du eta.

Horretarako jaio zen hain zuzen ere www.goteo.org proiektua, orain hilabete inguru, gure sinismenak eta proiektuak egia bihurtzeko asmoarekin. www.goteo.org sare sozial bat da, non parte hartzen dugun pertsona guztiok beste edozein motatako proiektuak subentzionatu nahi ditugun. Guretzako interes handiko proiektuak direlako edo beste edozein eratako etekina atera nahi diogulako. Baina goteo.org proiektua ez da hori bakarrik, urrunago doa eta. Proiektua gustatu ahal zaizu baina sustatzailea dagoen egoera berean egon zaitezke, dirurik gabe, eta agian proiektu horrentzako webgune bat egiten lagun dezakezu, edo diseinu grafikoa egiten, edo baita marketinga egiten ere.Bururatzen zaigun guztia. Beraz, gure proiektuentzako dirua eskatzeaz gain beste edozein motatako laguntza teknikoa edo ez -teknikoa eskatu genezake.

Hilabete da platoniq elkarteak egitasmo hau aurkeztu zuela eta jada baditu zenbait proiektu. Adibidez 15Maren aldeko liburutegi birtual eta fisiko bat sortzea, edo guifi.net sare autogestionatuarentzako laborategi bat lortzeko proiektua, telefono mugikorrentzako aplikazio bat sortzeko ideia bat ere badago eta beste horrenbeste. Ederrena zera da, beti aurkitu izan dutela laguntzeko, dirua jartzeko edo plazaratzeko prest dagoen norbait. Argi dago gaur egun gauzak aldatu direla, argi dago baita gero eta pertsona sozialagoak garela eta argi dago internet gure proiektu eta ideiak aurrera eramateko baliagarri izango zaigun plataforma bihurtu dela. Eta oraingoan ez dut nik esaten, datu batzuk baino jarri ez baititut. Ikusiko dugu ba noraino ematen duen kolaboratzailea eta askea izan nahi duen plataforma hau.

Ideia bat daukazu? Goteo.org webgunea bisitatu beharko zenuke, denon artean zure ideia egi bihurtu genezake eta! Irudimenak ez du limiterik, beraz, amestu.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas: Multa

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Rojiblancos en Cibeles

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad