Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Harkaitz Canok bere laugarren nobela agertu zuen atzo Donostian, 'Twist'
Juan G. Andrés - Viernes, 2 de Diciembre de 2011 - Actualizado a las 05:41h
votos
comentarios
Idazle gipuzkoarrak argi dauka zein minak eraman duen nobela berri hau idaztera. (ARGAZKIA: RUBEN PLAZA)
Vista:
Donostia. Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa eta antzezpena. Horiek dira, besteak beste, Harkaitz Cano (Lasarte, 1975) idazlearen laugarren nobelak dituen osagaiak. Garrantzizko gaiak dira, zalantzarik gabe. Izan ere, 440 orrialdeko liburua behar izan du gipuzkoarrak Twist izeneko eleberria osatzeko. "Ipuina da nire generoa, baina oraingo honetan luzatu zait ipuina", bota zuen atzo.
Hiru lagun dira protagonistak. Soto eta Zeberio bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Lazkano hirugarren laguna da birizik gelditzen den bakarra, baina hogeitaka urtetan bi itzal haietatik elikatu da, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna.
literatura eta mina Nobela bat idaztean "konpasaren orratza non ipini" asmatu behar dela uste du Canok, hau da, "zein minak eramaten zaituen liburu bat idaztera" jakin. Bere ustez, literatura eta liburua "bereizten duena" mina da, eta "mina erauzia izan zaion liburua ez da literatura, liburua baizik". Twist nobelaren kasuan, "arrazoi sentimentalak eta literarioak" dira nagusi. Egileak fizkio bat sortu du eta pertsonaiak 1983. urtean jarri ditu "80ko hamarkadako ispilu desitxuratuaren aurrean". Nabarmendu zuenez, asmatutako gertakizunak sortzea zen bere asmoa, eta ez garai hartako kazetaritza kronika edota "euskal gatazkari buruzko epifania" egitea. Liburuan twist delakoaren arrastorik ez dagoen arren, "iraganaren eta orainaren arteko dantza" badago. Lazkano protagonista etengabeko flashback batean bizi da. "Bere buruko kaseta birbobinatzen du baina 80ko hamarkadan egiten zen bezala: itsumustuka, rewind botoia sakatuz, modu zaratatsuan", argitu zuen. Gainera, "friboloa eta sakratuaren arteko" kinka horretan mugitzen den dantza da twista, bizitzako gauza gehienen antzera. "Eta bi horien artean mugitzen dakienak bizirauten du", esan zuen Canok. Bere irudiko, dantza "friboloa eta askea da" twista. Ildo berean, Izaki intermitenteak azpitituluak pertsonaien intermitentziarekin badu zerikusia. Bizi-tzan ere jendea desagertu egiten da eta geroago, bat-batean agertzen da, "hezur haragiz edo mamu gisa". Hori gertatzen da Twist istorioko pertsonaiekin. Hiru lagunez gain, artista bat, politikariak, antzerki zuzendari bat eta abokatuak badaude. Oraindik ez du liburutik distantziarik hartu, baina honako "intuizioa" badu idazleak: "Sekula idatzi ditudan orrialderik gordinenak eta zoriontsuenak dira hauek".
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
05:40
05:40
05:40
05:40
05:40